domingo, 9 de octubre de 2011

Donostiako Alde Zaharrean Uxotegi izeneko Gaztetxea sortu da

Irati AGUIRRE



Bilboko Errekalde auzoan Kukutza Gaztetxearekin gertatu zen antzera, oraingoan gazte talde batek Donostiako Alde Zaharrean etxe huts bat okupatu eta Gaztetxe bat sortu du. Gaztetxeari Uxotegi izena eman diote Urgull mendiaren magalean zegoen usotegiarengatik.



Uxotegi Gaztetxea, Gaztelubide kalean. El diario Vasco.
Gaztetxearen filosofia Kukutzakoen antzekoa da, hau da, bertan aktibitate kulturalak egin nahi dituzte eta auzoko arazoak hitzegin eta eztabaidatu. Etxea , 80 urteko emakume batena dena,  aurreko larunbatean okupatu zuten eta momentuz garbiketa lanekin ari dira, baina hurrengo astean Bazkari Herrikoia egitea pentsatu dute jendea gertura dadin proiektu berrian parte hartzeko.



Juan Karlos Izagirre, Donostiako Bilduko Alkatea Uxotegiri buruz mintzatu da eta Gaztetxeari buruz hitzegiteko komisio informatibo bat sortu du Udaletxean.




   

   

Bedoña Batu Kultur Elkarteak sendabelarren buruzko ikastaroa antolatu du

Ane AGUIRRE

Ikastaroa hilaren 15ena (larunbata) ospatuko da goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30etara, eta bertan sendabelarrak eta aroma-terapiaren gaineko informazioa emango da. Irakaslea Itziar Salegi izango da eta ikastaroaren prezioa 20 eurokoa, auzokoentzako 15 eurokoa.

            Hau Bedoña auzoko eskola-etxean burutuko da eta ikasleek atal teoriko eta praktikoak landuko dituzte.
Teorikoari dagokionez, landareen osagai eraginkorrak eta hauek lortzeko bi sistemak (alkohol-estraktuak eta olio-estraktuak) ikasiko dituzte. Bestalde, aromaterapia ezagutzera emango dute, hots, onura fisiko edota emozionalak eskuratzeko landare-olio bidezko terapia.

            Arlo parktikoari dagokionez, ikasleek oliotan beratutako sendabelak eta arnasketa-xarabeak nola prestatzen diren ikasiko dute. Gainera,  krema aromaterapeutiko pertsonalizatua egiteko aukera izango dute.

Donostiako Maria Cristina Hotela itxiko dute erreforma batzuk egiteko

Irati AGUIRRE

Donostiako hotelik ezagunena eta zaharrena itxiko dute gaur obra batzuk egiteko. Maria Cristina erreginak inauguratu zuen 1912an, Belle Epoque-aren sinbolo garrantzitsuenetako bat eta Gerra Zibilan barrikada gunea ere izan zen. 

Hoteleko gela, GARA.
   Bertatik pertsonaia ezagun ugari pasa dira, batez ere Zinemaldia hasi zenetik. Bette Davis, Bruce Springsteen edota Julia Roberts izan dira bertan. Orain hilabete batzutarako itxiko dute eta 2012ko Ekainean mendeurrena  ospatuz berriro irekitzea pentsatuta dute.

  Erreformak azpiegituretan, dekorazioaren berikuntzan eta eremu publikoetan egingo dira. Guztira 20 milioi euro kostatuko ditu obrak eta  Udaletxeak 20 milioi horietatik 4  jarriko ditu finantzaketarako.



           



                                                                                                            

sábado, 8 de octubre de 2011

Oraindela 19.000 urteko bisonte baten buruhezurra aurkitu dute Mutrikun

Aldalur MALEN

Buruhezurra hautsita zegoen arren zati guztian batu eta horrela Iberiar Penintsulako lehenengo Bison priscus bisontearen buruhezur oso bakarra agertu da. Pedro Castaños Aranzadi paleontologoak egin du aurkikuntza eta Xabier Murelaga EHUko irakasleak lagundu dio hautsita zegoen buruhezurra osatzen.


Bisontearen buruhezurra. Argazki Press

Bisontea sima batean erorita hil zen eta adituen arabera bisonte arraren buruhezurra da Mutrikun aurkitutakoa. Aurkikuntza, Aranzadiren Munibe taldekoa arkeologoek egin zuten 2006an, Kiputz IX izeneko aztarnategian. Castañosek esan duenez, espezie horretako buruhezur bakarra dago Europa mendebalde osoan.

Aranzadiren taldeak lau urte daramatza indusketak sail horretan egiten. Guztira 12.000 fosil baino gehiago aurkitu dituzte eta gehiago ere badirela diote.



martes, 4 de octubre de 2011

Euskadi literatur saria Sarrionandiari ez ematea erabaki du Eusko Jaurlaritzak

                                                                             Aldalur MALEN

Joseba Sarrionandiak, Euskadi literatur saria irabazi du epaimahaiak horrela erabakita Moroak gara behelaino artean? Saiakerarekin. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak sari bezala eman beharko zizkion 18.000 euroak ez ematea erabaki du. Horren arrazoia, bere ibilbide politikoa, kartzelatik ihes egin izana eta oraindik ETAren terrorismoaren aurka adierazpenik egin ez izana dela dio Eusko Jaurlaritzak.


Pamiela argitaletxeko argazkia
EAk Blanca Urgell, kultura sailbururi, erabaki honen inguruan adierazpenak egiteko eskatu dio. EAk dioenaren arabera Eusko Jaurlaritzak politika eta literatura nahastu ditu eta epaimahaiak hartutako erabakia errespetatu eta saria eman beharko litzaiokeela uste du.

Gorka Maneiro UPDko eta Carlos Urquijo PPko eusko legebiltzarkideei aldiz, onartezina iruditzen zaie Sarrionandia irabazle bezala adieraztea eta Lehendakariari adierazpenak egiteko eskatu diote.

domingo, 2 de octubre de 2011

Gasteiz eta Urbina, AHTaren aurka

Euskal Herrian AHTaren aurkako eguna dela aprobetxatuz gaur goizean Urbinatik (Araba) Gasteizeraino abiatu da AHTren aurka egin duten oinezko martxa.  Protesta hau 2009an Abiadura Handiko Trenaren aurka egindako protesta batean atxilotutakoen omenez izan da. Izan ere, datorren asteazkenean atxilotu horien aurkako epaiketak hasiko dira. Behin Gasteizera helduta AHT gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala egin du arratsaldeko seiretan, Urbina berreskuratu, AHT gelditu! Epaiketarik ez! lelopean. 


2009 urtean Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu zituen Urbinan, eta sei lagunen aurkako karguak aurkeztu dituzte. Sei horietatik bosten aurka espetxe zigorra eskatu dute eta lauren aurka berriz, bi urteko espetxe zigorra desordena publikoarengatik. Beste bati, agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diote eta horrentzako lau urteko zigorra eskatu dute.

Epaituko dituzten gazteek aste honetan salatu dute atxilotuta egon ziren ia hiru egunetan  tratu "oldarkorra, umiliagarria eta iraingarria" jaso zutela. Okasioa aprobetxatuz, manifestatzaileek gogorarazi zuten AHTa egiteko lurra berreskuratzeko "denbora batez" egindako ekimenean  parte hartu zutela soilik, eta gehienek hori ere ez zutela lortu.

Bestalde, epaituko dituzten pertsonekiko elkartasuna adierazteko mila pertsona inguruk beren burua erruduntzat jo dute Elkarlaneko kideek adierazitakoaren arabera. Elkartasun ekintzen artean autoinkulpazio kanpaina bat hasi zuten duela hiru aste. Oraindik AHTaren aurkako martxa zaleak ekimenak egiten hasiberriak dira, baina uste dute etorkizunean lorpen handiak izango dituztela.

Herri Eguna ospatu zen atzo Oñatin

Asteburu hau berezia izan da Oñatiko biztanleentzako, izan ere, larunbatean Herri Eguna ospatu zuten, egun handia bertakoentzat. Jaiei hasiera emateko, ostiral gabean bost taldek kontzertu “kallejeruak” eskaini zituzten txosna gunean. Nahiz eta hurrengo egunean Herri Eguna izan, jende ugari hurbildu zen txosnetara kontzertuez gozatzeko.

            Larunbatean, baserritar jantzia armairuetatik atera eta Oñatiko kaleak jendez bete ziren. Goizean hainbat ekintza burutu ziren: Plazan esaterako, sagardo dastatzea egin zen, aurtengoa 25. izanik. Unibertsitate inguruan berriz, urtero moduan barazkiak, fruituak eta postreak dastatzeko aukera paregabea egon zen. Honez gain, “ganauan ferixia” ospatu zen baita ere, bertan behiak, ardiak, txerriak eta oiloak aurki zitezkeelarik.

            Eguna aurrera joan ahala, urtero bezala, Herri Bazkaria egin zen Zubikoa kiroldegian. Arratsaldean, txosna gunean Euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko, ekitaldi bat egin zen eta ondoren txaranga manifestaldia.

            Gabean, 23:00 k inguru, Bizarduna talde nafarrak kontzertua eskaini zuen txosnetan, eta ondoren Miren, Agur eta Gorka trikitilariek ikuskizun paregabea eman zuten.

                            Oñatiko kaleak, goienatik aterata

               Aurten, beste urteetan baino jende gehiago urreratu da Oñatira, bai goizean eta baita gabean ere, bertako kaleak jendez gainezka egon ziren.

            Baina, oraindik ere jaia ez da amaitu, bihar Irailak 3, “bixamon” eguna ospatuko da eta. Herritarrak mozorrotu egiten dira eta horrela jaiei amaiera ematen die.