domingo, 2 de octubre de 2011

Gasteiz eta Urbina, AHTaren aurka

Euskal Herrian AHTaren aurkako eguna dela aprobetxatuz gaur goizean Urbinatik (Araba) Gasteizeraino abiatu da AHTren aurka egin duten oinezko martxa.  Protesta hau 2009an Abiadura Handiko Trenaren aurka egindako protesta batean atxilotutakoen omenez izan da. Izan ere, datorren asteazkenean atxilotu horien aurkako epaiketak hasiko dira. Behin Gasteizera helduta AHT gelditu! Elkarlanak manifestazio nazionala egin du arratsaldeko seiretan, Urbina berreskuratu, AHT gelditu! Epaiketarik ez! lelopean. 


2009 urtean Ertzaintzak zortzi lagun atxilotu zituen Urbinan, eta sei lagunen aurkako karguak aurkeztu dituzte. Sei horietatik bosten aurka espetxe zigorra eskatu dute eta lauren aurka berriz, bi urteko espetxe zigorra desordena publikoarengatik. Beste bati, agintaritzaren aurkako atentatua egitea leporatu diote eta horrentzako lau urteko zigorra eskatu dute.

Epaituko dituzten gazteek aste honetan salatu dute atxilotuta egon ziren ia hiru egunetan  tratu "oldarkorra, umiliagarria eta iraingarria" jaso zutela. Okasioa aprobetxatuz, manifestatzaileek gogorarazi zuten AHTa egiteko lurra berreskuratzeko "denbora batez" egindako ekimenean  parte hartu zutela soilik, eta gehienek hori ere ez zutela lortu.

Bestalde, epaituko dituzten pertsonekiko elkartasuna adierazteko mila pertsona inguruk beren burua erruduntzat jo dute Elkarlaneko kideek adierazitakoaren arabera. Elkartasun ekintzen artean autoinkulpazio kanpaina bat hasi zuten duela hiru aste. Oraindik AHTaren aurkako martxa zaleak ekimenak egiten hasiberriak dira, baina uste dute etorkizunean lorpen handiak izango dituztela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario