jueves, 8 de diciembre de 2011

“Felixi” izango da aurtengo Donostiako Santo Tomaseko txerria

Irati AGUIRRE
                                                                                                   
Dagoeneko badaukagu aurtengo Donostiako Santo Tomaseko protagonista. Leitzako Arro baserrikoa da eta “Felixi” izena jarri diote. Bera izango da Abenduaren 21ean Konstituzio plazako erregina.

"Felixi" Leitzako Arro baserrian. Mikel Goñi
   Aurten berriz, berezitasun nagusi bat egongo da. Zinemaldiko maskorrarekin gertatu zen bezala eta San Sebastian eguneko Urrezko Danborrarekin izango den bezala, egun horretararte ez dira protagonistaren zehetasun handirik jakingo. Hala adierazi du Kristina Saralegik, txerriaren zaindariak, Donostiako Udalak eskatu duen moduan.

   Felixi-k 350 kiloko marka urratzen du egunotan, eta oso litekeena da abenduaren 21ean 360ra iristea. Marka hori lortzeko urdeak izan duen dietaz, Saralegik adierazi du dieta «light» arina izango duela.

   Urtero egiten den moduan, boletoen zozketaren irabazleak, txerri hau eraman ahal izango du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario