domingo, 11 de diciembre de 2011

EHE taldeak protestak egin zituen ostegunean Nafarroako 20 herri desberdinetan

 Malen ALDALUR
Ostegunean 25 urte bete ziren Nafarroako Euskararen Legea onartu zenetik. Hala ere, egun hau ospakizun egun izan beharrean, protesten egun bihurtu zuen Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak. Hori dela eta, 20 herri desberdinetan mobilizazioak egon ziren.
EHE taldekoak prentsaurrekoan.

Taldearen ustez euskaldunen hizkuntza eskubideen lurraldearen araberako zatiketan “bigarren mailako hiritar” bilakatzen ditu hiztunak. Bestalde legea menderatzailea dela uste dute. Hauen ustez, burujabetza linguistikoa da bidea, eta hori aldarrikatzeko honako leloa egin dute: Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!.
EHE taldekoek aldaketa osoa eskatzen dute hizkuntza politikan. Hauen iritziz, ofiziala behar du euskarak Euskal Herri osoan. Taldekoen hitzetan, euskarak bizirik jarraitzeko lehentasuna behar du bere herrian.


No hay comentarios:

Publicar un comentario