martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelona, Santiago Bernabeuko errege

Irati AGUIRRE

Lehia biziko partida bizi izan zen bart  Santiago Bernabeun. Klasikoen arteko klasikoa jokatu zen Real Madrid eta Bartzelonaren artean. Pep Guardiolak zuzendutako taldeak 1-3 garaitu zuen talde zuria.

Bartzelonarrak besarkatzen partida amaitu ostean. REUTERS
   Madrildarrak oso indartsu hasi zuten partida. Lehenengo minutuan Benzemaren gola etorri zen Victor Valdes atezainaren hutsegite larri batean.  Valdesek,  Di Mariari pasa zion baloia hutsegite batea. Honek Benzemari pasa eta ederki aprobetxatu zuen markagailua estreinatzeko.  Talde zuria oso eroso aritu zen lehenengo minutuetan baina apurka apurka Bartzelona indartzen joan zen. 29. Minutuan iritsi zen katalanen gola. Alexisek sartu zuen Bartzelonaren gola Messiren jokaldi aparta aprobetxatuz. Atsedenaldira 1-1 iritsi ziren.

   Atsedenaldiaren ostean Bartzelona erabat nagusitu zen Bernabeuko zelaian. Xavi Hernandezek 52. Minutuan jarri zuen markagailuan 1-2koa. Minutu gutxi beranduago Alexisek bere bigarren gola sartzeko aukera ezinhobea izan zuen baina ez zuen aprobetxatu.

   Talde zuriak neurketaren bigarren zatian izandako aukerarik garbiena Cristiano Ronaldok izan zuen, baina portugaldarraren errematea kanpora joan zen. Neurketako 65.minutuan Bartzelonak 1-3koan jarri zuen markagailuan. Dani Alvesek erdiraketa bikaina egin zuen eta Cesc Fabregasek erremate eder batekin baloia sarean sartu zuen.

   Azkeneko minutuetan Kakak gola sartzeko aukera izan zuen, baina Valdesek jaurtiketa kornerrera desbideratu zuen.

    1-3 amaitu zen aurtengo lehenengo bueltako klasikoa. Bartzelonak futbol erakusketa bikaina egin zuen Santiago Bernabeun. Bide batez, sailkapenean gauzak konplikatu zizkion lehenengo postuko ametsa bizitzen ari Real Madrili.

No hay comentarios:

Publicar un comentario