domingo, 18 de diciembre de 2011

Herri bat, gaztetxe bat

Ekintzaz jositako gaztetxea da Arrasatekoa, aurten 20 urte bete arren, hasierako espiritua eta lankidetzarekin aurrera doa.

Ane AGUIRRE

Arrasateko gaztetxea, bizitzaz eta istorioz beteriko etxea da, gazteen etxea. Ostiralero bertako kideek asanbladan elkartzen dira zenbait erabaki hartzeko. Beraz, gaztetxe autogestionatua dela esan daiteke.


Gaztetxearen historia laburki azalduz, dituen 20 urteak azkar azkar aztertuko ditugu. Hasieran Seber Altube plazan kokaturik zegoen eta hamaika urtez iraun zuen, baina udaletxeak kultur etxe bat eraiki nahi zuen bertan, beraz, gaztetxe berri bat sortzeko agindua eman zien gazteei. Horrela, 2003ko ekainak 7an, ideologia eta indar berdina zuen gaztetxe berriaren ateak ireki ziren.



     
Egun, asanbladako kideek gaztetxea bizirik mantentzeko, ekintza, tailer, hitzaldi eta kontzertu ugari prestatzen dituzte. Oraintsu sortu berri den talde bat kooltur ostegunak deiturikoa da. Talde honen xedea, ostegunak musikaz alaitzea da, hots, ostegunero talde ezagunak ekartzen dituzte gaztetxean gazteen parte hartzea sustatzeko asmoz. Asanbladako kide den Jone Iribecamposek adierazi duenez, geroz eta jende gehiago hurbiltzen ari da gaztetxera kontzertuez gozatzeko. Eta hau, “gaztetxearentzat oso aberasgarria” dela gaineratu du.

Arrasateko gaztetxea nahiko berezia dela esan daiteke, izan ere, beste gaztetxe askok ez duten zerbait dauka, irratia. Itxungi irratia “ ahots bakuen irratixa” deiturikoa, 2009.urtean martxan jarri zen, eta lehen emisioa 2010.urtean gauzatu zen. Itxungi irratia 107.0 FM dialean entzungai dago.

Gaztetxeak duen beste berezitasun bat, serigrafia tailerra litzateke. Bertan poltsa, jertse eta kamisetetan gaztetxearen logotipoa edo gaztetxearekin zer ikusia duten irudiak jartzen dituzte. Esate baterako, duela gutxi poltsa batzuk atera dituzte gaztetxearen logotipoarekin (armiarma sarea). Saltzen egon zen kide batek, Maialen Erostarbek pentsatzen zutena baino poltsa gehiago zaldu direla esan du. Beraz, serigrafiarena gaztetxea finantzatzeko bide egokia dela esan genezake.


Gaztetxeko zenbait kidek gaztetxearen garra itxungi ez dadin, astero ekintzak desberdinak egin behar diela diote. Horregatik, astelehenetik domekara bitartean, tailer eta ikastaro desberdinak prestatu dituzte. Aste barruan: astelehenetan txalaparta ikastaroa, asteartetan euskal dantzak, asteazkenetan eskalada eta soinu teknikarien ikastaroa, ostegunetan lehen aipaturiko Kooltur ostegunen txanda da eta ostiraletan asanblada ospatzen da. Astebukaeretan berriz: zapatu goizean, gazteentzako margo ikastaroa eta gabean normalean kontzertuak egoten dira, domekan berriz, pelikula desberdinak emititzen dira.

Aipatu beharreko beste bitxikeria bat ortuarena da. Gaztetxearen ondoan, udaletxearen menpe dagoen zelatxo bat dago, baina ez dute ezertarako erabiltzen, beraz, AGAKOko (Arrasateko Gazte Asanblada Kofradia Organizatua) kideek bertan ortu bat egitea pentsatu zuten. Nekazaritza eta ekologia lantzeko bide ezin hobea da. Ortuak bi urte bete ditu aurten eta bere fruituak ematen ari da. Honek ematen zituen emaitzak ikusita, bazkari begetariano bat prestatzen hasi ziren, eta horretaz gain, hilero egiten den baserritarren azokan salgai jartzen dituzte bertako produktuak.

Aurtengo uda oso berezia izan da asanbladakoentzat, izan ere, gaztetxez gaztetxe eginiko bizikleta martxa bat prestatu zuten. Herritar gazteentzat zuzendutako martxa izan zen hura eta arrakasta handia izan zuen. Bizikleta hartu eta Euskal Herriko txoko guztiak konkistatzen joan ziren pixkanaka. Martxan parte hartu zuen Ane Garaiek esan duenez, oso esperientzia polita izan zen, sorpresaz, ustekabez eta istorio dibertigarriz betea. “Oroitzapen politena Kukutza III gaztetxean egon ginekoa da. Gatazka gori-gori zegoen eta bertako kideen organizazioak asko harritu ninduen”.

Guzti hau laburbilduz, Arrasateko gaztetxea bizirik eta zutik irauten duen gaztetxea dela esan behar da, ekintza ezberdinez beterikoa. Parte hartzea eta autogestioa sustatzen ditu, eta bertara hurbildu nahi duen edonorentzat ateak zabal-zabalik dauzka.





No hay comentarios:

Publicar un comentario