domingo, 18 de diciembre de 2011

Guardiolaren mutilak jaun eta jabe

Ane AGUIRRE

Emozioz beteriko partidua izan zen bart gabekoa. Real Madril eta Bartzelonaren arteko lehia ikus genezake. Partiduaren lehen zatian, zurien indarra nabaria zen, 1-0 irabazten zihoazen eta. Baina, 29. Minutuan Bartzelonak markagailua berdindu zuen. Bigarren zatian, Guardiolaren mutilek jokaldi ezin hobea eskaini zuten eta azkenean 3 golekin etxera bueltatu ziren.

Ez zen partiduko lehen minutua igaro eta zuriek jada gola sartu zuten. Bartzelonako atezainaren hutsegitearen ondorioz gauzatu zena. Valdesek baloia Di Mariari eman eta Benzemak oso ondo aprobetxatu zuen.



Katalanen gola 29.minutuan heldu zen. Hainbat saiakeraren ostean, Alexisek azkenean Messik eginiko pasea aprobetxatu eta gola sartu zion Casillasi. Horrela markagailua     1-1ean geratu zen.

            Bigarren zatia Bartzelonaren menpe egon zen. Talde hau nagusitzen duten jokaldi paregabeez baliatu ziren partidaren jaun eta jabe izateko. Azken zatiko 7.minutuan, Xavik gola sartu eta markagailua 1-2an jarri zuen. Bazirudien 16. Minutuan Bartzelonak beste gol bat sartu behar zuela, baina Casillasek bere lana egin zuen Alexisek jaurtitako baloia geratzen.

            Real Madrideko jokalariek ere saiakera asko izan zuten, baina ez zuten bat ere ez asmatu. Cristiano Ronaldok 19. Minutuan aukera paregabea izan zuen, baina ez zuen bere xedea lortu.

            Behin behineko markagailua (1-3) Cesc Fabregasek egin zuen. Dani Alvesen pasea hartu eta baloia sare barrura jaurti zuenean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario