Mostrando entradas con la etiqueta Oñati. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Oñati. Mostrar todas las entradas

domingo, 11 de diciembre de 2011

Deba Bailarako III. Jardunaldiak ospatu dira Arrasateko Gaztetxean

Ane AGUIRRE

Asteburu honetan, Arrasateko eta Oñatiko gazte asanbladek hainbat jardunaldi egin dituzte. Orain dela 3 urte hasi ziren jardunaldiekin, eta aurten Arrasateko gaztetxean egin dira. Berbaldietan gai sozial eta politikoez mintzatu dira eta horretarako, hitzaldiak, mahai-ingurukoak eta dokumentala emanaldiak prestatu dituzte.

            Ostiral arratsaldean, AHTaren aurkako borroka: iragana eta etorkizuna deituriko hitzaldia eskaini zuen Mikel Alvarezek. Gabean berriz, Tortura Euskal Herrian dokumentala emititu zen.

            Zapatuan, goizean Enrike Lopezek Gaur egun, desobedientzia hitzaldia eman zuen. Arratsaldean bestalde, gaztetxeen inguruko mahai-inguru bat egin zen eta bertan Kukutza IIIko gaztetxeko kideek parte hartu zuten. Azkenik gabean, EZ! Eta Garraxi taldeek kontzertua eskaini zuten.

            Domekan, eguna ondo hasteko, Malbe baserrira joan ziren, eta arratsaldean Mikel Perurenak Zeinek erre nahi du hondakinak?
izeneko hitzaldia eman zuen.

Arrasateko Gazte Asanbladako kideak


martes, 1 de noviembre de 2011

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia ospatu zen Larunbatean Oñatin

Ane   AGUIRRE

Trikitixa doinuek Oñatiko erdiguneko kaleak alaitasunez girotu zituzten pasaden larunbatean. Baina aurtengo Nazioarteko Trikitixa Jaialdia ez da izan urterokoa bezalakoa, izan ere, trikitixa soinuak, gitarra eta biolin doinuekin nahastu ziren, eta biolina izan zen jaialdiaren protagonista.

            Juan Arriola biolin-jotzaileak esan zuenez, “biolina ez da herriko musikan oso ezaguna,  instrumentu hau musika klasikoarekin erlazionatzen baitugu”.

Trikitilariak Oñatin, Goiena.net

Arratsaldean, hainbat musikariek, horien artean Joseba Tapia trikitilariak, musikaren gainean hitz egin zuten, kanpo eta bertako musikari buruz hain zuzen ere. Tapiak, balorazio positiboa egin zuen: "Andoainen hasi eta Oñatin jarraitu dugu. Oso pozik gaude; workshop formatua lehen aldiz egin dugu eta arrera ona izan du”.


domingo, 23 de octubre de 2011

Jexux Mari Irazu nagusi Gipuzkoako bertsolari txapelketako final-laurdenetan

Malen ALDALUR


Oñatin jokatu zen atzo Gipuzkuako bertso txapelketako final-laurdena eta Jexux Mari Irazu izan zen saioko txapelduna. Saio bikaina izan ez bazen ere, erregularra izan zen eta Jexux Mari Irazuren esperientzia beste bertsolarien gainetik gailendu zen. 700 bertso zale batu ziren Oñatin saioa entzuteko.


 
Urdangarin eta Irazu. DVko argazkia


Bertsorik onenak bakarkako lanetan bota zituzten eta Irazuk ere aukera hau erabili zuen puntuak lortzeko. Bestalde, saioak ezohiko hasiera izan zuen, izan ere, seiko motzeko lanarekin ekin zioten saioari eta horrek hasieratik sakontasuna eman zion Oñatiko ekitaldiari.

Saioko sailkapena onakoa izan zen :

1-Jexus Mari Irazu
2-Agin Rezola
3-Beñat Lizazo
4-Iban Urdangarin
5-Iñaki Zelaia
6-Iñaki Gurrutxaga






domingo, 2 de octubre de 2011

Herri Eguna ospatu zen atzo Oñatin

Asteburu hau berezia izan da Oñatiko biztanleentzako, izan ere, larunbatean Herri Eguna ospatu zuten, egun handia bertakoentzat. Jaiei hasiera emateko, ostiral gabean bost taldek kontzertu “kallejeruak” eskaini zituzten txosna gunean. Nahiz eta hurrengo egunean Herri Eguna izan, jende ugari hurbildu zen txosnetara kontzertuez gozatzeko.

            Larunbatean, baserritar jantzia armairuetatik atera eta Oñatiko kaleak jendez bete ziren. Goizean hainbat ekintza burutu ziren: Plazan esaterako, sagardo dastatzea egin zen, aurtengoa 25. izanik. Unibertsitate inguruan berriz, urtero moduan barazkiak, fruituak eta postreak dastatzeko aukera paregabea egon zen. Honez gain, “ganauan ferixia” ospatu zen baita ere, bertan behiak, ardiak, txerriak eta oiloak aurki zitezkeelarik.

            Eguna aurrera joan ahala, urtero bezala, Herri Bazkaria egin zen Zubikoa kiroldegian. Arratsaldean, txosna gunean Euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko, ekitaldi bat egin zen eta ondoren txaranga manifestaldia.

            Gabean, 23:00 k inguru, Bizarduna talde nafarrak kontzertua eskaini zuen txosnetan, eta ondoren Miren, Agur eta Gorka trikitilariek ikuskizun paregabea eman zuten.

                            Oñatiko kaleak, goienatik aterata

               Aurten, beste urteetan baino jende gehiago urreratu da Oñatira, bai goizean eta baita gabean ere, bertako kaleak jendez gainezka egon ziren.

            Baina, oraindik ere jaia ez da amaitu, bihar Irailak 3, “bixamon” eguna ospatuko da eta. Herritarrak mozorrotu egiten dira eta horrela jaiei amaiera ematen die.