miércoles, 14 de diciembre de 2011

Guardiolaren taldea hiru punturekin bueltatu da Bartzelonara

Malen Aldalur
Real Madrid eta Bartzelonaren arteko norgehiagokan, Bartzelona atera zen garaile 3-1eko emaitzarekin. Horrela, katalanak aurrea hartu die kalifikazioan, Madrilen lortutako hiru puntuekin.
 
Partida hasi eta berehala sartu zuen lehenengo gola Benzemak eta Madrilek aurrea hartzea lortu zuen. Hala ere, bigarren zatiko Bartzelonak argi erakutsi zuen bere futbolerako gaitasuna.

Bigarren gola 29.minutuan etorri zen Alexisen eskutik, berdinketa lortuz. Berdinketaren apurtzea berriz Xavik ekarri zuen 59. mituan 2-1 eko emaitza utziz markagailuan. Azkeneko gola Cesc Fabregasek egina izan zen 65. minutuan. 
Bartzelonako jokalariak, garaipena ospatzen
Real MadrilekReal Madrilek lehenengo jokaldian lortu zuen bere lehen eta azken gola, Victor Valdesen hutsegitea dela medio. Izan ere, Bartzelonako atezainak Di Mariari eman zion baloia, horrela, honek Benzema ederki aprobetxatu eta gola sartzeko.

Lehenengo minutuetan Madrildarrak izan ziren nagusi futbol zelaian. Hala ere, Guardiolaren mutilek gogor erasotzen jarraitu zuten. 6.minutuan izan zuten aukera garrantzitsu bat Bartzelonakoek baina Iker Casillasek ederki desbideratu zuen kanpora Messiren saiakera.

Hala ere, Bartzelonarentzat ez zen erreza izan berdinketa lortzea. Izan ere, 22. minutuan Xavi falta zuzen baten jaurtiketaz saiatu bazen ere ez zuen lortu hirugarrengo puntua gehitzea markagailuan. Talde zuriko atezainak Xabiren falta zuzen hori desbideratzea lortu zuen beste behin. 24. minutuan ere talde zuriak izan zuen aukerarik Cristiano Ronaldok egindako jaurtiketarekin, baian kanpora bota zuen. 
 
Gerora, blaugranak goraka joan ziren eta 29.minutuan Alexisesek lortu zuen berdinketaren gola. Lehenengo zatia horrela bukatu zen, bi talde handi hauen berdinketarekin.

Atsedenaldiaren ostean, Bartzelona izan zen nagusi Bernabeuko zelaian. Bigarren zatia hasi eta 7 minutura Xabik bigarren gola sartu zuen horrela 1-2koa lortuz. Horrela, hirugarrenaren saiakeran hasi ziren Guardiolaren mutilak. 16. minutuan Alexisek egin zuen saiakera baina Casillasek ederki gelditu zuen jaurtiketa.

Bartzelona eta Madrilen arteko partidua

Mourinhoren mutilak izan zituzten norgehiagoka berdintzeko aukerak, baina aurrelarian ez ziren fin ibili. Aukerarik argiena bezala, 19.minutuan Cristianok izandakoa nabarmendu daiteke. Hala ere, honek ez zuen errematean asmatu.

Neurketaren 65.minutuan Bartzelonak 3-1koa jarri zuen markagailuan. Gola Dani Alvesen erdiratze baten ondorioz izan zen eta Cesc Fabregasek sare barrura bidali zuen baloia erremate batekin.

Azkenik Kakaren aukera bat izan zen 83.minutuan, baina Valdesek baloia kornerrera bidaltzea lortu zuen. Horrela, norgehiagokaren azken emaitza 3-1koa izan zen eta Bartzelonak hiru puntu garrantzitsu eraman zituen etxera.






No hay comentarios:

Publicar un comentario