domingo, 30 de octubre de 2011

Euskaltzaindiak Luis Villasante egoitza berria inauguratu du Ibaetan

Irati AGUIRRE

Euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen akademiak egoitza berria ireki du Ibaeta auzoan, Donostian. Euskaltzaindiak Ibaetako Tolare baserrian bilduko ditu Gipuzkoako zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak. Luis Villlasanten,  Euskararen ikerkuntza landuko da. Horrez gain, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak ere bilduko dira bertan.

Luis Villasante egoitzaren inaugurazioa, ostiralean. DEIA
     Euskaltzaindiak eta instituzio publikoetako ordezkariek ostiralean inauguratu zuten Luis Villasante egoitza. Bere izenean ezarritako plaka estalgabetu zuten ostiralean ospatutako ekitaldian. Izena, Luis Villasante Frantziskano, idazle eta gramatikar Euskaldunaren omenez da, Euskaltzaindiaren presidente izan zenagatik 1970etik 1988rarte. 



Beldurrezko astea hasi da Donostian


Irati AGUIRRE

"Livide"ren zuzendariak filmaren kartelarekin  aurkezpenean. ARP
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII.Edizioa hasi da Donostian. Urriaren 29tik Azaroaren 4arte iraungo du. Aste osoan zehar hainbat film labur eta luze proiektatuko dira. 

Filmeez gain, beste  hainbat ekitaldi ospatuko dira; VIII. Komikiaren Jardunaldiak, Vicente B. Ballestar,  Arantza Sestayo eta Rober Garay bertako egileei eskainitako erakusketak,  fantasiazko bildumen erakusketak (Zinema heroiak) eta generoaren zaleen argazkiak (Land of the Free), Malakias artista finlandiarraren lanaren erakusketa, kale antzerkia “Deabru Beltzak”  taldearen esku eta Miguel Nogueraren bakarrizketak.

    Jada, lehenengo filma proiektatu da. “Livide” (Frantzia, 2010) filmak egin dio ongietorria fantasiazko eta Beldurrezko zinemaldiari. Alexandre Bustillo eta Julien Mauryren pelikula izan da lehenengoa aurten. Antzoki Zaharrean izan da emanaldia, 19:45tan. 


sábado, 29 de octubre de 2011

Gaba beltza hiru egunetan ospatuko da aurten Mutrikun

Malen ALDALUR

Mutriku hiru egunez beltzez jantzi dute Mutrikuarrak, atzo hasi ziren eta larunbatean eta astelehenean ere jarraituko du festak. Atzo txikienek hasi zuten eguna, Txantxangorri aisialdi taldeak antolatu zuen beldurrezko etxe baten barruan garrasika.


kontzertuen egitaraua

Hala ere, gaur izango da festa giro handiena egongo den eguna. 18:00etan gaztañerrea jateko aukera eskainiko dutre beheko plazan. 19:00etan Berpiztuak taldeak kale ikuskizuna eskainiko du beheko plazan.20:00etan Axuri beltza dantza ikuskizuna eskainiko dute Gure Ametsa dantza taldekoet Mutrikuko akordeoi taldekoen laguntzarekin, eta hauekin batera Talaixako mamua irtengo da kalera. Azkenik 20.30etan Talaixako mamua erreko dute beheko plazan. Gero festan jarraitu nahi duenarentzat kontzertuak egongo dira gaztetxean; Bertan Behera eta Skakeitan taldeen eskutik.

Gainera, tabernariek beraien tabernak era beldurgarrian apainduko dituzte eta igande goizaldean ordubetez hartutako edari unitate bakoitzarekin txupito beltz bat emango dute dohainik.

Azkenik, astelehenean kontzertuak izango dira gaztetxean gaueko 22:30etan The Young boys eta Stalinenen eskutik.


jueves, 27 de octubre de 2011

Udalatx zulatzeko baimena eman du Gasteizeko gobernuak

Ane AGUIRRE

AHTa dela eta, Arrasate eta Elorrio artean dagoen mendia, Udalatx, zulatu nahi du Euskal Gobernuak. Arrasateko udala ordea, ez dago plan honen alde eta horregatik Kanpantzar Harrobia enpresarekin liskarretan jarraitzen du.

            Gasteizko Gobernuak bestalde, mendia zulatzea ontzat eman du eta hau baimentzeko dokumentu bat bidali dio Arrasateko Udalari. Baina, azken honek, Arrasateko Lurralde Plan Sektorialean oinarrituta, ezin duela esplotazio horretarako baimenik eman esan du. Izan ere, Udalatxen zulaketa ez da Plan horretan sartzen.

Udalatx AHTarekin, googletik aterata


            Udal-iturrien arabera, zulaketa “geldi dago eta ez da harririk ateratzen. Aterako balu, agindu baten aurkakoa izango litzateke eta zigor bat ezarriko litzaioke”.



Ikasle Eguna Billabonan ospatuko da

Ane AGUIRRE

2000. urtetik antolatzen den Ikasle Eguna ospatuko da aurten Billabonan. Ikasle Abertzeleen (IA) ekimen hau, ikasleen egun internazioanala (azaroak 17) ospatzeko asmatu zuten.

Egun hau azaroak 5 larunbatean egingo da eta hainbat taldek kontzertuak eskeiniko dituzte, hala nola, Marea, Las niñas, Eraso, Kauta eta Hamlet taldeek. Ikasle Egunaren bitartez, IAk eskola eredu berri bat eskatzen du, eta hezkuntza eta herria eskutik helduta doazela erakutsi nahi du.

Urtero bezala, aurtengo Ikasle Egunak ere abesti propioa izango du, Xarma taldearen libre abestia hain zuzen ere. Sarreraren prezioa 15 eurotakoa izango da, baina aurretik erosiz gero, 12 eurotan lor daitezke.




martes, 25 de octubre de 2011

Milaka eta milaka persona izan dira 22O manifestazioan Bilbon

Irati AGUIRRE


Manifestazioa "Euskal Herriak Konponbidea nahi du". Press Digital

Manifestazioa Gernikako akordioa firmatutako parteek deitu zuten. Gaur larunbata Urriaren 22rako deitua zegoen manifestazioa, arratsaldeko seirak laurdengutxitan hasi da eta jende ugari gerturatu da Bilboko kaleetara. Jendetza honek erakutsi du gizarteak gatazka hau behin betiko amaitzea nahi duela, ETAK pasa den ostegunean bidalitako komunikatuaren ostean. Manifestazioarekin “Euskal Herrirako soluzioak” eskatu dituzte.

      Manifestazioan Gernikako akordioa sinatu zuten alderdietako buruak izan dira. Batez ere, ezker abertzaleko pertsonak nagusitu dira, haien artean Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia, Iñigo Iruin edota ETAko buru zen Eugenio Etxebeste. Bestalde, hainbat alderdietako pertsonak ere gerturatu dira: Pello Urizar (Eusko Alkartasuna), Oskar Matute (Alternatiba), Patxi Zabaleta (Aralar), eta hainbat sindikatu nazionalistetako  buruak.

lunes, 24 de octubre de 2011

Jose Mari Arizmendiarrietaren inguruko berbaldiak eskainiko dira

Ane AGUIRRE


Aurten 35 urte beteko dira Jose Mari Arizmendiarrieta hil zela. Markinan jaiotako apaiz hau, Mondragoiko kooperatiben bultzatzaile nagusia da, eta urteurren berezi hau ospatzeko, berbaldi ugari egingo dira hilabete honetan.

            Berbaldi hauek, Arrasate eta Bergarako Artziprestaldeak eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak antolatu dituzte. Mahai inguruek On Jose Maria Arizmendiarrieta; Elkarkidetzaren Apostulua izenburua eramango dute.

Jose Mari Arizmendiarrieta, Mondraberri.com


            Berbaldiak urriak 26 hasiko dira Oñatin. Aretxabaletan azaroak 7an ospatuko da Jose Mari Larramendiren eskutik. Azaroak 4ean berriz, Jabier Retegi eta Juan Mari Otaegiren eskutik Bergaran egingo da berbaldia. Azaroak 21ean Arrasaten egingo da azken berbaldia, eta azaroak 29an, urteurreneko meza ospatuko dute Arrasateko San Juan Prrokian.


Ur Apalategi eta Jon Bilbao izan dira irabazleak Euskadi literatura sarietan

Malen ALDALUR

Ur Apalategi eta Jon Bilbao izan dira irabazleak Euskadi literatur sarietan. Ur Apalategik euskarazko arloan lortu du lehen postua Fikzioaren izterrak izeneko lan bildumarekin. Jon Bilbaok berriz, gaztelerazko arloan lortu du lehen saria Bajo el influjo del cometa lanarekin. Bestalde, haur eta gazte literaturari dagokionez Miren Agur Meabek lortu du lehen postua Errepide lanarekin.

Hiru sarituak beraien liburuakein


Sariak Donostian ema zituen Blaca Urgell kultura sailburuak, hiru irabazleekin batera. Sariak 18.000 eurokoak dira, nahiz eta, lana beste hizkuntza batean eskuragarri egoteagatik 4000 euro gehiago ematen dituzten. Hori da Ur Apalategiri gertatu zaiona, izan ere, Apalategik bere lana euskaraz zein gazteleraz idatzi du.






domingo, 23 de octubre de 2011

Iñigo Hertzek EITB webguneko aktualitate arduradunak, hitzaldi bat eskaini zuen EHUn

Asteartean, hilak 16, EITB webguneko aktualitate ataleko arduraduna den Iñigo Hertze, EHUn izan zen hitzaldi bat ematen. Web gunearen funtzionamendua azaltzea zuen helburu. 10 urtez telebista igaro ondoren, EITBko webgunean lan egiten hasi zen interneten indarra zela eta.

            Hasiera-hasierako webgunea “entsala antzeko bat” zela dio Hertzek, hots, dena nahastuta zegoen eta ez zekiten zein zen berain benetako identitatea. Beraz, 2009.urtean ikerketa prozesu bat hasi eta 2010. Urtean webgune berri bat osatu zuten. Diseñua, edukiak, webaren arkitektura … aldatu egin ziren, dena aldatu zen, EITBren izaera ondo aurkezten zuen webgunearen jaiotza izan zen.


Iñigo Hertze


            Atari digital hau ez da ohiko egunkari digitalen antzekoa, izan ere, honek telebista eta irratiari ematen die garrantzia eta ez albisteei. Menu nagusia telebistak, irratiak, albisteek, kirolak, kulturak eta bideo multimediak osatzen dute.

           






 50 dira bertan la egiten dutenak eta horietako 14, 15 pertsona albisteen erredakziokoak dira.

Jexux Mari Irazu nagusi Gipuzkoako bertsolari txapelketako final-laurdenetan

Malen ALDALUR


Oñatin jokatu zen atzo Gipuzkuako bertso txapelketako final-laurdena eta Jexux Mari Irazu izan zen saioko txapelduna. Saio bikaina izan ez bazen ere, erregularra izan zen eta Jexux Mari Irazuren esperientzia beste bertsolarien gainetik gailendu zen. 700 bertso zale batu ziren Oñatin saioa entzuteko.


 
Urdangarin eta Irazu. DVko argazkia


Bertsorik onenak bakarkako lanetan bota zituzten eta Irazuk ere aukera hau erabili zuen puntuak lortzeko. Bestalde, saioak ezohiko hasiera izan zuen, izan ere, seiko motzeko lanarekin ekin zioten saioari eta horrek hasieratik sakontasuna eman zion Oñatiko ekitaldiari.

Saioko sailkapena onakoa izan zen :

1-Jexus Mari Irazu
2-Agin Rezola
3-Beñat Lizazo
4-Iban Urdangarin
5-Iñaki Zelaia
6-Iñaki Gurrutxaga






ETAk jarduera armatua behin betiko uztea erabaki du

Irati AGUIRRE


Ostegun arratsaldean jakinarazi du Euskadi Ta Askatasuna talde armatuak, behin betirako borroka armatuari uko egingo diotela. Munduko hainbat hedabideei helarazitako komunikatu baten bidez jakinarazi du taldeak. Beraz, ETAk Donostiako Bake Konferentzian egindako eskakizunari so egin dio eta biolentzia alde batera uztea erabaki du.

ETA 1958. Urtean sortu zen Diktadura Frankista indarrean zegoen bitartean. Guztira talde terroristak 867 pertsona hil  eta 77 bahiketa burutu ditu. Urterik odoltsuenak 80ko hamarkadakoak izan ziren, urte horietan burutu zituzten atentatu gehienak.







Bake Adierazpen honen ondoren mota guztietako iritziak berehala iritsi dira. Jose Luis Rodriguez Zapaterok dio ETAren amaiera indarrez hainbeste denbora zehar bakearen alde jardutearen ondorioa izan dela. Rubalcabak uste du Euskal Herritarrak garaipenaren aktore bikainak direla. Rodolfo Aresek, Eusko Jaurlaritzako Barne ministroak dio orain pilota ETAren teilatuan dagoela. Iritzi guztiak ez dira baikortasunezkoak izan, Maria Teresa Fernandez de la Vega, Madrilgo PPko presidentak adierazi du Gobernuak zorrotz jokatuko duela ETArekin.

sábado, 22 de octubre de 2011

Meatzaritzaren giza jarduerak Meatzerrekako koban

Ane  AGUIRRE

Aloña Mendi Espeleologia taldeko kideek kilometro batetik gorako galeriak aurkitu dituzte Meatzerrekako koban. Taldea Arrasateko eta Oñatiko espeleologoek osatzen dute. Oraindik ere lanean dihardute, baina jada meatzaritzarekin lotutako gizakiaren jardueraren aztarnak topatu dituzte .

            Hasieran, urarekin eta beste oztopo ugarirekin egin zuten topo, baina azkenean hauek gainditu eta aurkikuntza harrigarriak egin dituzte: kilometro bat baino gehiagoko galeriak, mineralak, harrian egindako moldaketak eta horman egindako marrazkiak.

            Oraindik ez dituzte aurkikuntzak kobatik atera, taldekoek dioten bezala, hauen jatorria aztertzeko hobe baita gauzak bere lekuan uztea.

Aloña Mendi Elkarteko kideak, mondraberri.com

            Poliki-poliki, galeria berriak topatzen ari dira eta, beraz, kobaren mapa antzeko bat egiten hasi dira. Orain dela gutxiko esplorazio batean, 200 metro egin zuten aurrera eta bertako kide den Laurentek adierazi duenez, “asko dago oraindik espolatzeko eta topografiatzeko”.

martes, 18 de octubre de 2011

Alex Carrascosaren Dia-Tekhné liburuaren aurkezpena izango da gaur EHUko Arte Ederren fakultadean

EHUko Arte Ederreko fakultatean artearen bidezko eztabaidari buruzko hitzaldi bat egongo da. Bertan, Alex Carrascosa artibistak bere Dia-tekhné diálogo através del arte liburua aurkeztuko du. Hitzaldia gaur, hilak 18 izango da, goizeko 11:30etan salon de gradosen. Ekitaldia euskaraz zein erdaraz entzuteko aukera eskainiko dute.

Dia-Tekhé, Alex Carrascosaren liburua


Bertara hurbiltzen direnak, liburuaren aurkezpena entzuteaz gain, artearen bitartez eztabaidatzeko aukera izango dute. Horrela, eztabaida gune bat sortu eta hitzaldi parte hartzaile bat bihurtuz.

Aurkeztuko duen liburuak, mugimendu artistiko desberdinak aztertzen ditu eta bizitza arte bihurtzearen inguruan mintzatzen da. Liburu hau, artearen inguruko kontzeptu berriz eta interesgarriz jantzia dago, eta hauen bitartez Carrascosak XXI. mendeko arteari zentzu desberdin bat eman nahi dio. Carrascosak artean sakondu eta artea pertsonekin erlazionatu nahi du. Horretarako, pertsona bakoitzak bere buruaren aurkezpena egin beharko du sormenaren bitartez asanblada batean.


Honez gain, bihar Edurne Aranguren gizarte langintzako EHUko irakaslearekin batera liburuaren aurkezpena egingo du Gasteizen eta bertara hurbiltzen direnei ale bat emango zaie opari. Bestalde, Carrascosak beste hiru lan ere aurkeztu ditu bere bizitzan zehar ; El árbol de los deseos, Mitología viva, Cambios en el entorno.


lunes, 17 de octubre de 2011

Jordi Evoleren “Borrando a ETA” programak arrakasta izugarria izan du sare sozialetan

 Irati AGUIRRE

Salvados, La Sexta kateak igande gauetan emititzen duen programak atzo “ Borrando a ETA” kapitulua eskaini zuen Espainia osorako. Emisioa hasi orduko ehundaka komentarioz bete ziren sare sozialak, #BorrandoaETA eta #porladerrotadeETA hitzekin, Jordi Evolek bere Twitterrean azaldu zuen minutu batzuetan programa momentuko gaia bihurtu zela. Jendeak indarrez erantzun zuen programan azaldutakoari eta mota guztietako iruzkinak iritsi ziren sare sozialetara.

 Kapitulua,  Gipuzkoako Arrasate eta Elorrio herrietan grabatutakoa zen. Bertan,  Euskal Herrian bizi den gaur egungo ETAko arazoari buruz debatitu zen. Programan zehar, Jordi Evolek, programaren erreportariak,  alde bateko eta besteko ikuspuntuak aztertu zituen. Elorrioko udaletxeko Alderdi Popularreko zinegotziarekin hizketan aritu zen ea nola ausartu zen Elorrio bezalako herri hain ezkerti batean PPrako aurkezten. Bestalde, “Euskal Presoak Euskal Herrira”ko manifestazio batean murgildu zen Arrasaten eta Bilduko bi kiderekin eta preso batzuen familiarrekin eztabaidatu  zuen eta batzuetan liskartxoak eduki zituen inguruko jendearekin.

Programak polemika izugarria sortu zuen, alegia batzuentzat ez zen gustokoa izan agertu ziren iritziengatik. Hala ere, emisioa 3 milioi persona inguruk jarraitu zuten.



Josetxu Rodriguez Deiako web orriko arduraduna EHUn izan zen hitzaldi bat ematen

EHUko kazetaritza, ikus-entzuneko komunikazioa eta publizitate eta harreman publikoa ikasten ari diren bigarren mailako ikasleak izan zituen entzule. Bertan, Deiako web orriko funtzionamendua azaldu zuen eta ziberkazetaritzari buruz hitz egin zuen.
Josetxu Rodriguez

Josetxu Rodriguezek zionez egunkari konbentsionalekin alderatuz, egunkari digitalei askoz denbora gutxiago eskaintzen diogu. Egunkari digital batean gutxi gora behera bost minutu irauten du irakurleak web orria irakurtzen. Izan ere, titularrak eta interesatzen zaizkigun albisteak soilik irakurtzen ditu.

Berehalakotasuna eta eguneratzeei buruz ere hitz egin zigun. Egunkari digitaletan badakite zenbat irakurle dituen albiste batek eta baita zein garaitan sartzen den jende gehien egunkarian ere. Hori dela eta, eguneratzeak horren arabera egiten dituzte. Zerbitzu hori bete ahal izateko. Bertan lanean diharduten kazetariak urtean 365 egunetan dihardute lanean egunean 15 orduz.

Bestalde, komunikabideen antolaketa eta bertan lanean diharduten kazetarien perfilari buruz ere hitz egin zigun. Web orri batean kazetariak eta teknikoak egiten dute lan eta Deiaren kasuan ere horrela dela esan zuen.

Besteak beste, multimediatasunari buruz ere mintzatu zen Josetxu Rodriguez eta honek eskaintzen dituen abantailak azpimarratu zituen.

domingo, 16 de octubre de 2011

Amurrion eroritako hegazkineko bi bidaiariak hil dira


                                                                                                                            Irati AGUIRRE
Gaur baieztatu da bigarren bidaiaren heriotza. Airekoaren istripuaren ondorioz oso larri zauritu zen eta gaur hil da gaztea ospitalean, erorketa izan eta gero hiru egun geroago.

Eroritako hegazkina, EiTB.com
      Istripua pasa den ostiralean izan zen Amurrion (Araban). Hegazkin batek istripu bat izan zuen, eguerdiko ordubatak aldera. Hegazkinak kontrola galdu zuen eta ondorioz inguruko baserri baten landetan erori zen. Gidaria momentuan hil zen, baina kopilotua larri zauritu izan arren, bizirik jarraitu zuen, gaur arte.

    Hegazkineko pilotuak motorrean akats bat zegoela eta Loiuko aireportuko kontrolgunera deitu zuen 12:40tan gutxi gora behera larrialdiko lurreratzea egiteko baimena eskatzeko. Tamalez, ez ziren Loiuraino iritsi eta bidean erori ziren, gidaria hilik suertatuz.

      Airekoa hegazkinak gidatzen ikasteko erabiltzen zuten. Gidaria irakaslea zen eta kopilotua bere ikaslea.


Bakearen aldeko konferentzia ospatuko da bihar Donostian Kofi Annan buru dela

Kofi Annan, Europa Press.
                                                  Irati AGUIRRE
Bihar Aiete auzoan  ospatuko da Bakearen konferentzia. Eguerdiko ordubietan hasiko da eta pribatutasun osoan egingo da. Kofi Annan, ONUko idazkari orokor ohia,  izango  ordezkaritza internazionalaren buru. Harekin batera ere Sinn Féinen presidente den Gerry Adams, lehen ministro irlandar ohia Bertie Ahern, Frantziako Barne ministro ohia den Pierre Joxe eta norbegiar lehenengo ministra ohia den Gro Harlem izango dira bertan konferentziak emateko. Hasiera batean Tony Blair ere bertan izan behar zen, baina agenda arazoengatik ez da etorriko.

Bakearen aldeko konferentziak izugarrizko jakinmina piztu du jendearengan, izan ere,  konferentzia ondoren ETAk bake komunikatu bat iragarriko duela espero da. Horrez gain,  Rodolfo Aresek “zortea” eman die antolatzaileei “terrorismoa desagertzea eta bakea eta askatasuna ziurtatzea” lor dezaten.

Kurtur astea Itziarren

Aldalur MALEN

Itziarko Andutz biltokiak kultur astea antolatu du Itziarren. Gaur, jardunaldiaren hirugarren eguna ospatuko da. Bertan zazpi egunez kultur ekitaldiak egon dira herritarrek parte hartu dezaten. Horrela, herria berpiztu eta giro polit bat sortzeko asmoz.

Umeak jolasetan parte hartzen. Diario Vascco-ko argazkia


Atzoko eguna umeei begira antolatu zuten. Goizean herriko umeak bildu eta aurpegia pintatu zieten. Ondoren, kalejira egin zuten herrian zehar eta eguerdian Salegi jatetxean bazkaltzeko batu ziren Itziartarrak. Arratsaldean jolas kooperatiboak antolatu zituzten umeentzat eta hauek gustura jardun zuten jolasean. Azkenik, eguna bukatzeko trikiti gaua ospatu zen Ostolaza, Tapia eta Leturiaren eskutik.Hala ere, oraindik beste egun batzuk geratzen zaizkie Itziartarrei Kulturaz gozatzeko.


sábado, 15 de octubre de 2011

Arizmendi ikastolaren eguna ospatuko da gaur Arrasaten

Ane AGUIRRE

Arizmendi Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako ikastola da eta gaur, urtero bezala, ikastolaren eguna ospatuko du Ferixalekun (arizmendiko ikastetxe bat) burutuko diren ekintzen bitartez.

          Goizean, 9:30ean gosari erraldoia egin da Lanbide Heziketako Erizain ikasleen eskutik LMH-ko 2. mailako ikasleentzat. 11:30etik 12:30era Herri Kirolak ospatu dira LMH-ko 5. mailako ikasleentzat. 12:30ean txikienek argitxoren emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute.


       Honez gain, umeentzako hainbat tailer egin dira: puzgarriak, marrazketa, aurpegi margoketa … eta nagusientzako txosnak jarri dira jana eta edariarekin.


Haurrak jolasean,  mondraberri.com


    Arratsaldean ere, hainbat ekintza egingo dira: kontzertuak, tailerrak … Igandean berriz, batxilergoko ikasleen bizikleta martxa egingo da.

Gaueko III. Tafyd krosa ospatu zen atzo Arrasaten

Ane AGUIRRE

Arizmendi ikastolak urtero bezala antolatzen duen gaueko Tafyd krosa ospatu zen atzo Arrasaten. Iaz baino parte hartzaile gehiago bildu ziren 19:00 ak aldera Ferixalekun (ikastetxean) krosan parte hartzeko izena emateko. Ondoren, 20:00ean krosari ekin zioten 88 korrikalarik. Ibilbidea 5,9 kilometrokoa izan zen.

            Korrikalarien artean denetarik ikus zitekeen: gazte, heldu, edadetuak, gizon eta emakumeak. Parte hartzea, beraz, handia izan zen eta horregatik, antolatzaileak oso pozik azaldu ziren.

 Korrikalariak, mondraberritik aterata                         

            Gizonezkoetan irabazlea David Garcia izan zen 16.17ko markarekin, eta emakumezkoetan Ainhoa Saiz izan zen garaile 19.00 minutuko denbora eginez.

            Amaieran, korrikalari denek kamiseta eskuratu zuten, eta irabazleen artean sari desberdinak banatu ziren. 

Nafarroa oinez 2011 Tafallan ospatuko da

Ane AGUIRRE


Nafarroako ikastolen jai erraldoia martxan da jada. Aurtengoa 31. Edizioa izango da eta Tafallan ospatuko da bihar, lema “hamaika 11n” izanik. Jaialdian batutako dirua Garcés de los Fayos ikastetxearentzat izango da, izan ere, eraikin berri bat eraiki nahi dute DBH ko ikasleentzat.

            Ibilbideak 5,2 km izango ditu eta zati desberdinetan banatuta egongo da. Hauen izena, Tafalla inguruko mendiena izango da. Gune hautan ekintza ezberdinak burutuko dira, haurrentzako txokoak, rock kontzertuak, ekitaldiak … Aurten gainera, Galiziatik etorritako bi musika taldek emanaldia eskainiko dute.

 Antolakuntzakoek jende asko bertara hurbiltzea espero dute, eta eguraldi onak asko lagunduko duela diote.





miércoles, 12 de octubre de 2011

“Bertsolari” filmaren aurre - estreinaldia izango da gaur Tolosan

“Bertsolari” filmaren aurre estreinaldia izango da gaur Tolosan arratsaldeko 20:00etan. Filmaren aurkezpenean Asier Altuna zuzendaria eta Andoni Egaña filmeko protagonistetako egongo dira. Filma Donsotiko zinemaldian estreinatu zen eta Euskal Herriko zenbait aretotan ere egon da ikusgai. Horrela ba, Gpuntuak bat egin nahi izan du “Bertsolari” filmaren ekimenarekin.

Hori dela eta, Gpuntuko facebook-ean aurre-estreinaldira joateko bi sarrera zozketatzeko lehiaketa bat antolatu du azken egunotan. Lehiaketan, hasierako puntua emanda parte hartzaileak bertsoa osatu behar zuen. Eta jasotako emaitzen artean zozketa egin dute. Beñat Jauregi izan da aurre-estreinaldiko sarreren irabazlea.

domingo, 9 de octubre de 2011

Emakumeen aldeko miraria izan da aurtengoa

Ane AGUIRRE

Urtero bezala, Maritxuk mirari bat egiten du herritarrentzat, baina aurtengoa ezberdina izan da oso, berdintasunaren aldeko miraria izan baita.


Maritxu 35 urtez bere senarra, alabaz eta etxeaz arduratzen zen bitartean, Bartolo (senarra) lagunekin eta kalean ibiltzen zen, beraz, Maritxu egoera honetaz nazkatu eta Bartolo alaba zaintzen utzi eta bera ere lagunekin eta kalera irten zen.

            Antzerki honen bitartez, emakumeen eta gizonezkoen aldeko berdintasuna aldarrikatu nahi izan zuten. Miraria Maritxu Kajoi azpian egin zen gabeko 20:30 ean eta nahiz eta euriak zapuztu egin zuen, jende asko hurbildu zen bertara. Gainera, aurten lehen aldiz herritarrek miraria streaming bitartez jarraitzeko aukera izan zuten.



                 Maritxu eta Bartolo mirarian, Goienatik aterata