lunes, 19 de diciembre de 2011

Hedabide euskaldunak, kinka larrian

Euskarazko hedabideak urtero urtero gehiago dira, baina euskararen normalizazioak ez du aurrera egiten

Irati AGUIRRE


 Hedabide guztietan ematen den informazio kantitatea oso ugaria da. Oso eskasa berriz tokian tokiko informazioa eskaintzen duten hedabideen kopurua Euskal Herri mailan. Honi euskararen duen presentzia txikia tokiko hedabideetan gehitzen badugu kopurua are murritzagoa da. Horregatik, erreportai honetan hedabide mota hauei buruz eta euskararen inguruan ere zirrikitu guztiak  miatu ditugu benetako egoera nolakoa den jakiteko asmoz.

   Gaur egun hainbat eta hainbat komunikazio euskarri ditugu teknologian oinarritzen den gure gizarte honetan. Euskal herrian gehienbat telebista kateak , irratiak eta aldizkariak nabarmentzen dira, baina internetek ere presentzia handia du alor honetan, batez ere proiektu berriak zabaltzeko orduan. Autonomia mailan gehien informazio orokorra edo internazionala ematen duten komunikabideak gailentzen dira, baina badaude beste hainbat tokiko informazioan zentratzen direnak.




    Donostialdeko kasuan, Hitza egunkaria da irakurle gehien dituena. Egunkari hau Berria egunkaria izenekoaren barnean aurkitzen da. Berria kasu honetan egunkari nazionala da eta Hitza hainbat eskualdeko tokiko informazioaz arduratzen den organoetako bat. Hitza, 2003 urtean sortu zen Euskaldunon Egunkaria ixtean. Azken urteotan hainbat eskualdetan zehar zabaldu den egunkaria da, eta Euskal Herri osotik zabaltzeko asmoa dute. Donostiakoak Irutxuloko Hitza izena du eta honen zuzendaria Aritz Sorozabal da. Gipuzkoarrak argi  dauka Hitzaren funtzio nagusia dela beste egunkariek eskaintzen ez duten tokiko informazioa ematea. Gainera, beste helburuetako bat euskarari bultzada ematea dela ere aitortu du. Izan ere, tokian tokiko informazioa euskara hutsean ematen duen egunkari bakarra da.


    Irratien alorrean berriz,  aukera zabalagoa da eta herri irrati eta irrati libre ugari existitzen dira, autonomia osoan zehar banaturik daudenak. Irratien artean datu garrantzitsu bat kontuan hartzekoa da: Beste hedabide mota batzuekin konparatzen badugu, irratiek tokiko informazio askoz gehiago ematen dute, eta gainera informazio hau askotan euskaraz ematen da. Informazio honetan egiaztatzeko asmoz, Ttan Ttakun Donostiako Egia auzoko irratiarekin hitz egin dugu.

    Irrati hau duela hamasei urte inguru sortu zen Egia auzoko elkarte bateko tailer moduan. Pixkanaka auzo osoan zabaltzen joan zen. Gaur egun Donostian 106.7 FM sintonian emititzen dute.




                                                                        Urteak aurrera doaz eta

                                                                                              euskararen normalizazioa ez
                                                                                             da inondik ere sumatzen. Oso
                                                                                            atzeraturik gaude”
                                                                                       Asier, Ttan Ttakuneko zuzendaria
   
    Bertako zuzendariaren arabera, Donostiako hedabideetan zegoen euskararen hutsunea betetzeko sortu zuten. Irrati libre hau tokiko informazioan zentratzen da, irratsaio musikalak egiten ditu eta baita inguruko informazioa eskaintzen duen albistegitxo bat eguerdi aldera.

  Zuzendariak adierazi duenez tokiko informazioan bakarrik murgiltzen dira informazio internazionalaren inguruan komunikabide gehiegi daudelako. Zuzendariak azpimarratu du haiek dituzten medioekin ezingo luketela beste hedabide handiekin konpetitu ez informazio kalitatearekin ezta teknologiarekin ere.

Aldizkariak suspertzen


Aldizkarien egoera oso desberdina da irrati eta egunkariekin alderatzen badugu. Azken urteotan gorakada izugarria izan dute aldizkari kopuruek, hainbat aldizkari berri sortu dira, euskara suspertzeko asmoz. Euskal herri osoan zehar aldizkari ugari aurkitu ditzakegu tokiko informazioa ematen dutenak, baita kultura eta ekitaldiei buruzkoak. Donostialdean adibidez, indar handia duen aldizkarietako bat Mugi! izenekoa da.


    Aldizkari honek funtsean oso osorik bertako kirolari buruz hitz egiten du. Donostiako Udal Patronatuak finantzatzen du eta 2003ko Urtarrilean sortu zen. Batez ere lehen eta bigarren hezkuntzako gaztetxoei zuzendurik dago, ikasturtean zehar bakarrik argitaratzen da eta gainera soilik euskaraz.



“Udalek euskara komunikabideetan

                                                                                  zabaltzeko eskaintzen dituzten
                                                                                  baliabideak oso urriak dira”
                                                                                Joseba, Mugi! Aldizkariko zuzendaria

                                                                                                                                                                    
                                                                                                                                                                          Ikusentzunezko hedabideen artean euskararen presentzia oso desorekatua da. Aldizkarietan , nabarmen gehiago hitz egiten da euskaraz gazteleraz baino.

Jendarteko ikuspegia

Hiru komunikabide ezberdinetako zuzendariekin berba egin eta gero, euskarazko hedabideak bultzatzeko grina izugarria nabari da. Hala ere, nahiezina topatzen da komunikabide hauetan. Izan ere,  mende honen hasieran euskarazko komunikabideentzako diru laguntzak handitu ziren arren, azkeneko urteotan behera egin dute zifrek.

    Egoera okerragoa da Hego Euskal Herrian,  Nafarroako gobernuak bertako euskarazko hedabideei diru laguntza guztiak kendu dizkio pasa den urtetik eta hainbat hedabidek, adibidez Ttipi-Ttapa telebistak ateak itxi behar izan ditu finantzabide faltarengatik.

    Hala ere, nahiko berezia da ikustea informazio orokorra estaltzen duten komunikabideetan erdal hizkuntza dela erabiliena. Tokian tokiko euskarrietan berriz, alderantziz gertatzen da. Ttan Ttakuneko zuzendariaren arabera hori gertatzen da hedabide orokorrek jende gehiagorengana heltzea dutelako helburu. Bestalde, tokikoek euskararen hutsune hori aprobetxatzen dute ahal den gehien astintzeko medio txikietan.


    Dena dela, urtero urtero euskara zabaltzeko interesa dutenen artean esfortzu handia egiten da euskararen aldeko proiektuek aurrera egin dezaten. Hala ere, ahalegin handiak egin arren, badirudi        urtero urtero komunikabide euskaldunak pixkanaka ahazten ari direla, erdaldunek geroz eta indar handiagoa lortuz.     

 Beste kontu berezi bat da tokian tokiko informazioa eskaintzen dituzten komunikabideek euskaraz informatzen dute gehienek, eta berriz orokorrek gaztelaniaz. Desoreka hori nolabait konpontzeko neurri batzuk jarri beharko lirateke  euskarak komunikabideetan bizirik jarraitzea nahi bada.

Bibliografia:








domingo, 18 de diciembre de 2011

Aitor Sarriegi, Gipuzkuako txapeldun berria


Malen Aldalur
Abenduaren 18an Ilunben Gipuzkuako bertsolari txapelketa ospatu da



Eskuak atzean jarri, eta buruari bueltaka hasi dira bertsolariak; errima, doinuak, hitzak, hasi dira bertsoak sortzen. Gipuzkuarrak badakite non duten Gpuntua, badakite non gozatu euskal kulturaz, badakite non gozatu belarriak. Abenduaren 18an Ilunben Gipuzkoako bertsolari txapelketa ospatu da.



Aitor Sarriegi, Gipuzkuako txapelduna


Maiatzaren 8an hasi ziren bertsolariak lanean, final handirako txartela nork lortuko lehia bizian. 76 bertsolarik hasi zuten Ilunberako bidea baina zortzik soilik lortu dute helmugara iristea. Hainbat bertsolari galdu dira finalerako geldoki desberdinetan.



Azkenik, finalerako txartela Jexux Mari Irazuk, Beñat Gaztelumendik, Iñaki Apalategik, Aitor Sarriegik, Unai Agirrek, Agin Rezolak, Alaia Martinek eta Jon Martinek lortu dute. Beraiek izan dira abenduaren 18an oholtza gainean jendearen beroa eta txaloak, errima eta doinuz goxatuko dituztenak.



Entrenamendu eta esfortzu handia eta gero lortu dute nahi zuten lekura iristea eta Gipuzkoako txapeldunaren txapela lortzeko esperoan egon dira zortzi finalistak. Denbora ugari pasada lehenengo Gipuzkoako txapelketa jokatu zenetik eta garaiak aldatu egin dira bertsolariak aldatu diren bezalaxe.



Jon Azpillaga bertsolariarekin hitz egin dugu oraingo eta lehengo txapelketen inguruan. Berak txapelketa ugaritan hartu du parte eta desberdintasun handiak ikusten ditu lehengo eta oraingo txapelketen artean. Hasteko eta behin, lehen emakumezkorik ez zegoela eta orain Euskal Herriko txapelduna emakumezkoa dela dio. Bestalde, bertsozaleen perfila ere aldatu dela dio eta azkenik, bertsotarako gaiak orain zailagoak direla uste du.



Hala ere, funtsean bertsoak eta oholtza gaineko bertsolariak dira bertako protagonista nagusiak. Entzuleen kopurua eta perfila aldatu badira ere bertsoa beti izango da bertsoa.



Lehenengo Gipuzkoako txapelketa 1959an jokatu zen eta Uztapide izan zen txapelduna. 1962an berriz Mitxelenak loru zuen lehen postua. 1964an Lazkao Txiki izan zen irabazlea Tolosan ospatu zen txapelketan. 1967an Txomin Garmendiaren buruan geratu zen Gipuzkuako txapela. 1991an Gipuzkuako bertsolaritzaren funtsa izan zen eta Peñagarikano izan ze garaile. 1995an bertso eskolatik irtendako gazteak presentzia izan zuten lehen aldiz txapleketan eta Aitor Mendiluzek irabazi zuen txapela. 2003an Maialen Lujanbio Euskal Herriko txapela lortu duen lehen emakumeak irabazi zuen eta 2007an berriz ere, Aitor Mendiluze izan zen txapelduna. Igande honetan Sarriegi izan da txapeldun.



Hainbat txapeldun konta ditzazkegu Gipuzkuako bertso txapelketan eta oraindik zerrenda luzea dago egiteke. Igandean, Ilunben, 2011ko Gipuzkoako txapelduna izendatu dute eta Aitor Sarriegiren izena gehitu beharko dugu txapeldunen amaigabeko zerrenda horretara.



Ilunbe




Hasiera batean, Txapelketak gutxitan egiten ziren, orain aldiz, lau urtean behin egiten dira. Horrela, txandaka aritzen dira Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Euskal Herriko bertso txapelketak. Bertso zaleak beraz, urtero izaten dute txapelketaz gozatzeko aukera.



Aurtengo txapelketa bestalde berezitzat hartzen dute batzuk. Izan ere, Euskal Herriko txapela buruz aldatu zen 2009an. Maialen Lujanbioren burura. Lehen aldiz, emakume batek Euskal Herriko txapelduna izatea lortu zuen. Aurten aldiz, Lujanbiok ez du Gipuzkoako txapelketan parte hartu. Hala ere, finalean izan da emakumezkorik.



Bertsolari handiak zeuden Ilunberako deituak eta faborito batzuk badauzeuden ere, ezusteak posible dira. Bakoitzak bere iritzia du finalisten inguruan. Bertso txapleketa baino lehen Antzuolako Mikel Lizarazu bertso zaleak esan zigun bere faboritoa Irazu zela naiz eta Beñat ere gogor ikusten zuen.



Hala ere, batzuk ez ziren faboritorik esatera haursartu. Mailen Lujanbio bertsolariak faboritoak egon arren txapelketa bukatu arte txapela ezin zela inoren buruan jarri esan zuen bertsotan.




Bertso munduko ekitaldirik garrantzitsuena izan da aurten Gipuzkoako bertso txapelketa. Bertan, oholtza gainean zein behean Euskal Herriko bertsolaririk onenak batu dira. Gipuzkoako txapeldun berriari bertso zale guztien txaloekin batera txapeldun berri izendatzeko.



Pankartak, garrasiak, isiltasunak, emozioa eta txaloak dira besteak beste Ilunben nagusi izan direnak. Arratsaldeko 16:30etan bertsolariak oholtzara igotzean hasi da berriz bertsoen magia dantzan.



Hala ere, txapelketak ez dira guztia, izan ere, bertsolari hauek plaza asko daramatzate bizkar gainean. Herri txiki eta handietako aretoak eta afariak goxatzen. Horren islada besterik ez da txapelketa.



Abenduaren 18an Ilunbera urreratu direnak; inprobisazioz gozatu, bertso paregabeak entzun eta Gipuzkoar bertsogintzaren islada zuzena entzuteko aukera izan dute. Horrela ba, espero dezagun bertsoen indarrak Ilunbeko paretak pasa eta munduari euskaldunen ahotsa zabaltzeko balio izan duela.



Informazio gehiago nahi duenak bertsozale.com web orrian du eskuragarri. 


video


SAILKAPENA:

1. Aitor Sarriegi
2. Beñat Gazteluendi
3. Alaia Martin
4. Iñaki Apalategi
5. Agin Rezola
6. Jexux Mari Irazu
7. Jon Martin
8. Unai Agirre

Herri bat, gaztetxe bat

Ekintzaz jositako gaztetxea da Arrasatekoa, aurten 20 urte bete arren, hasierako espiritua eta lankidetzarekin aurrera doa.

Ane AGUIRRE

Arrasateko gaztetxea, bizitzaz eta istorioz beteriko etxea da, gazteen etxea. Ostiralero bertako kideek asanbladan elkartzen dira zenbait erabaki hartzeko. Beraz, gaztetxe autogestionatua dela esan daiteke.


Gaztetxearen historia laburki azalduz, dituen 20 urteak azkar azkar aztertuko ditugu. Hasieran Seber Altube plazan kokaturik zegoen eta hamaika urtez iraun zuen, baina udaletxeak kultur etxe bat eraiki nahi zuen bertan, beraz, gaztetxe berri bat sortzeko agindua eman zien gazteei. Horrela, 2003ko ekainak 7an, ideologia eta indar berdina zuen gaztetxe berriaren ateak ireki ziren.



     
Egun, asanbladako kideek gaztetxea bizirik mantentzeko, ekintza, tailer, hitzaldi eta kontzertu ugari prestatzen dituzte. Oraintsu sortu berri den talde bat kooltur ostegunak deiturikoa da. Talde honen xedea, ostegunak musikaz alaitzea da, hots, ostegunero talde ezagunak ekartzen dituzte gaztetxean gazteen parte hartzea sustatzeko asmoz. Asanbladako kide den Jone Iribecamposek adierazi duenez, geroz eta jende gehiago hurbiltzen ari da gaztetxera kontzertuez gozatzeko. Eta hau, “gaztetxearentzat oso aberasgarria” dela gaineratu du.

Arrasateko gaztetxea nahiko berezia dela esan daiteke, izan ere, beste gaztetxe askok ez duten zerbait dauka, irratia. Itxungi irratia “ ahots bakuen irratixa” deiturikoa, 2009.urtean martxan jarri zen, eta lehen emisioa 2010.urtean gauzatu zen. Itxungi irratia 107.0 FM dialean entzungai dago.

Gaztetxeak duen beste berezitasun bat, serigrafia tailerra litzateke. Bertan poltsa, jertse eta kamisetetan gaztetxearen logotipoa edo gaztetxearekin zer ikusia duten irudiak jartzen dituzte. Esate baterako, duela gutxi poltsa batzuk atera dituzte gaztetxearen logotipoarekin (armiarma sarea). Saltzen egon zen kide batek, Maialen Erostarbek pentsatzen zutena baino poltsa gehiago zaldu direla esan du. Beraz, serigrafiarena gaztetxea finantzatzeko bide egokia dela esan genezake.


Gaztetxeko zenbait kidek gaztetxearen garra itxungi ez dadin, astero ekintzak desberdinak egin behar diela diote. Horregatik, astelehenetik domekara bitartean, tailer eta ikastaro desberdinak prestatu dituzte. Aste barruan: astelehenetan txalaparta ikastaroa, asteartetan euskal dantzak, asteazkenetan eskalada eta soinu teknikarien ikastaroa, ostegunetan lehen aipaturiko Kooltur ostegunen txanda da eta ostiraletan asanblada ospatzen da. Astebukaeretan berriz: zapatu goizean, gazteentzako margo ikastaroa eta gabean normalean kontzertuak egoten dira, domekan berriz, pelikula desberdinak emititzen dira.

Aipatu beharreko beste bitxikeria bat ortuarena da. Gaztetxearen ondoan, udaletxearen menpe dagoen zelatxo bat dago, baina ez dute ezertarako erabiltzen, beraz, AGAKOko (Arrasateko Gazte Asanblada Kofradia Organizatua) kideek bertan ortu bat egitea pentsatu zuten. Nekazaritza eta ekologia lantzeko bide ezin hobea da. Ortuak bi urte bete ditu aurten eta bere fruituak ematen ari da. Honek ematen zituen emaitzak ikusita, bazkari begetariano bat prestatzen hasi ziren, eta horretaz gain, hilero egiten den baserritarren azokan salgai jartzen dituzte bertako produktuak.

Aurtengo uda oso berezia izan da asanbladakoentzat, izan ere, gaztetxez gaztetxe eginiko bizikleta martxa bat prestatu zuten. Herritar gazteentzat zuzendutako martxa izan zen hura eta arrakasta handia izan zuen. Bizikleta hartu eta Euskal Herriko txoko guztiak konkistatzen joan ziren pixkanaka. Martxan parte hartu zuen Ane Garaiek esan duenez, oso esperientzia polita izan zen, sorpresaz, ustekabez eta istorio dibertigarriz betea. “Oroitzapen politena Kukutza III gaztetxean egon ginekoa da. Gatazka gori-gori zegoen eta bertako kideen organizazioak asko harritu ninduen”.

Guzti hau laburbilduz, Arrasateko gaztetxea bizirik eta zutik irauten duen gaztetxea dela esan behar da, ekintza ezberdinez beterikoa. Parte hartzea eta autogestioa sustatzen ditu, eta bertara hurbildu nahi duen edonorentzat ateak zabal-zabalik dauzka.





Guardiolaren mutilak jaun eta jabe

Ane AGUIRRE

Emozioz beteriko partidua izan zen bart gabekoa. Real Madril eta Bartzelonaren arteko lehia ikus genezake. Partiduaren lehen zatian, zurien indarra nabaria zen, 1-0 irabazten zihoazen eta. Baina, 29. Minutuan Bartzelonak markagailua berdindu zuen. Bigarren zatian, Guardiolaren mutilek jokaldi ezin hobea eskaini zuten eta azkenean 3 golekin etxera bueltatu ziren.

Ez zen partiduko lehen minutua igaro eta zuriek jada gola sartu zuten. Bartzelonako atezainaren hutsegitearen ondorioz gauzatu zena. Valdesek baloia Di Mariari eman eta Benzemak oso ondo aprobetxatu zuen.



Katalanen gola 29.minutuan heldu zen. Hainbat saiakeraren ostean, Alexisek azkenean Messik eginiko pasea aprobetxatu eta gola sartu zion Casillasi. Horrela markagailua     1-1ean geratu zen.

            Bigarren zatia Bartzelonaren menpe egon zen. Talde hau nagusitzen duten jokaldi paregabeez baliatu ziren partidaren jaun eta jabe izateko. Azken zatiko 7.minutuan, Xavik gola sartu eta markagailua 1-2an jarri zuen. Bazirudien 16. Minutuan Bartzelonak beste gol bat sartu behar zuela, baina Casillasek bere lana egin zuen Alexisek jaurtitako baloia geratzen.

            Real Madrideko jokalariek ere saiakera asko izan zuten, baina ez zuten bat ere ez asmatu. Cristiano Ronaldok 19. Minutuan aukera paregabea izan zuen, baina ez zuen bere xedea lortu.

            Behin behineko markagailua (1-3) Cesc Fabregasek egin zuen. Dani Alvesen pasea hartu eta baloia sare barrura jaurti zuenean.


miércoles, 14 de diciembre de 2011

Guardiolaren taldea hiru punturekin bueltatu da Bartzelonara

Malen Aldalur
Real Madrid eta Bartzelonaren arteko norgehiagokan, Bartzelona atera zen garaile 3-1eko emaitzarekin. Horrela, katalanak aurrea hartu die kalifikazioan, Madrilen lortutako hiru puntuekin.
 
Partida hasi eta berehala sartu zuen lehenengo gola Benzemak eta Madrilek aurrea hartzea lortu zuen. Hala ere, bigarren zatiko Bartzelonak argi erakutsi zuen bere futbolerako gaitasuna.

Bigarren gola 29.minutuan etorri zen Alexisen eskutik, berdinketa lortuz. Berdinketaren apurtzea berriz Xavik ekarri zuen 59. mituan 2-1 eko emaitza utziz markagailuan. Azkeneko gola Cesc Fabregasek egina izan zen 65. minutuan. 
Bartzelonako jokalariak, garaipena ospatzen
Real MadrilekReal Madrilek lehenengo jokaldian lortu zuen bere lehen eta azken gola, Victor Valdesen hutsegitea dela medio. Izan ere, Bartzelonako atezainak Di Mariari eman zion baloia, horrela, honek Benzema ederki aprobetxatu eta gola sartzeko.

Lehenengo minutuetan Madrildarrak izan ziren nagusi futbol zelaian. Hala ere, Guardiolaren mutilek gogor erasotzen jarraitu zuten. 6.minutuan izan zuten aukera garrantzitsu bat Bartzelonakoek baina Iker Casillasek ederki desbideratu zuen kanpora Messiren saiakera.

Hala ere, Bartzelonarentzat ez zen erreza izan berdinketa lortzea. Izan ere, 22. minutuan Xavi falta zuzen baten jaurtiketaz saiatu bazen ere ez zuen lortu hirugarrengo puntua gehitzea markagailuan. Talde zuriko atezainak Xabiren falta zuzen hori desbideratzea lortu zuen beste behin. 24. minutuan ere talde zuriak izan zuen aukerarik Cristiano Ronaldok egindako jaurtiketarekin, baian kanpora bota zuen. 
 
Gerora, blaugranak goraka joan ziren eta 29.minutuan Alexisesek lortu zuen berdinketaren gola. Lehenengo zatia horrela bukatu zen, bi talde handi hauen berdinketarekin.

Atsedenaldiaren ostean, Bartzelona izan zen nagusi Bernabeuko zelaian. Bigarren zatia hasi eta 7 minutura Xabik bigarren gola sartu zuen horrela 1-2koa lortuz. Horrela, hirugarrenaren saiakeran hasi ziren Guardiolaren mutilak. 16. minutuan Alexisek egin zuen saiakera baina Casillasek ederki gelditu zuen jaurtiketa.

Bartzelona eta Madrilen arteko partidua

Mourinhoren mutilak izan zituzten norgehiagoka berdintzeko aukerak, baina aurrelarian ez ziren fin ibili. Aukerarik argiena bezala, 19.minutuan Cristianok izandakoa nabarmendu daiteke. Hala ere, honek ez zuen errematean asmatu.

Neurketaren 65.minutuan Bartzelonak 3-1koa jarri zuen markagailuan. Gola Dani Alvesen erdiratze baten ondorioz izan zen eta Cesc Fabregasek sare barrura bidali zuen baloia erremate batekin.

Azkenik Kakaren aukera bat izan zen 83.minutuan, baina Valdesek baloia kornerrera bidaltzea lortu zuen. Horrela, norgehiagokaren azken emaitza 3-1koa izan zen eta Bartzelonak hiru puntu garrantzitsu eraman zituen etxera.






martes, 13 de diciembre de 2011

Bartzelona, Santiago Bernabeuko errege

Irati AGUIRRE

Lehia biziko partida bizi izan zen bart  Santiago Bernabeun. Klasikoen arteko klasikoa jokatu zen Real Madrid eta Bartzelonaren artean. Pep Guardiolak zuzendutako taldeak 1-3 garaitu zuen talde zuria.

Bartzelonarrak besarkatzen partida amaitu ostean. REUTERS
   Madrildarrak oso indartsu hasi zuten partida. Lehenengo minutuan Benzemaren gola etorri zen Victor Valdes atezainaren hutsegite larri batean.  Valdesek,  Di Mariari pasa zion baloia hutsegite batea. Honek Benzemari pasa eta ederki aprobetxatu zuen markagailua estreinatzeko.  Talde zuria oso eroso aritu zen lehenengo minutuetan baina apurka apurka Bartzelona indartzen joan zen. 29. Minutuan iritsi zen katalanen gola. Alexisek sartu zuen Bartzelonaren gola Messiren jokaldi aparta aprobetxatuz. Atsedenaldira 1-1 iritsi ziren.

   Atsedenaldiaren ostean Bartzelona erabat nagusitu zen Bernabeuko zelaian. Xavi Hernandezek 52. Minutuan jarri zuen markagailuan 1-2koa. Minutu gutxi beranduago Alexisek bere bigarren gola sartzeko aukera ezinhobea izan zuen baina ez zuen aprobetxatu.

   Talde zuriak neurketaren bigarren zatian izandako aukerarik garbiena Cristiano Ronaldok izan zuen, baina portugaldarraren errematea kanpora joan zen. Neurketako 65.minutuan Bartzelonak 1-3koan jarri zuen markagailuan. Dani Alvesek erdiraketa bikaina egin zuen eta Cesc Fabregasek erremate eder batekin baloia sarean sartu zuen.

   Azkeneko minutuetan Kakak gola sartzeko aukera izan zuen, baina Valdesek jaurtiketa kornerrera desbideratu zuen.

    1-3 amaitu zen aurtengo lehenengo bueltako klasikoa. Bartzelonak futbol erakusketa bikaina egin zuen Santiago Bernabeun. Bide batez, sailkapenean gauzak konplikatu zizkion lehenengo postuko ametsa bizitzen ari Real Madrili.

lunes, 12 de diciembre de 2011

Amaiurrek diputatu parlamentari taldea osatzen utz diezaioten eskatu dio Alderdi Popularrari

Irati AGUIRRE

Amaiurreko 7 Diputatuak Kongresutik ateratzen.EFE

Amaiur koalizioak, alderdi popularrari eta konkretuki bere liderra den Mariano Raxoiri eskatu dio kongresuan talde parlamentarioa osatzea utz diezaioten.

   Xabier Mikel Errekondok, Gipuzkoako Amaiurreko diputatuak, adorea eskatu dio Raxoiri Diputatuen Kongresuan egindako adierazpenetan. Errekondok adierazi du Amaiur, Euskal Herrian boto gehien eskuratu dituen koalizioa izan dela eta horregatik, talde parlamentarioa osatzeko eskubidea duela.

   Jose Bono Kongresuko presidenteak telebistan egindako deklarazioetan adierazi du, bere eskutan dagoena egingo duela Amaiurren eskakizuna batetzeko. Horrez gain, beharrezkoa izanez gero,  konstituzioaz baliatuko dela adierazi du.