domingo, 18 de diciembre de 2011

Aitor Sarriegi, Gipuzkuako txapeldun berria


Malen Aldalur
Abenduaren 18an Ilunben Gipuzkuako bertsolari txapelketa ospatu da



Eskuak atzean jarri, eta buruari bueltaka hasi dira bertsolariak; errima, doinuak, hitzak, hasi dira bertsoak sortzen. Gipuzkuarrak badakite non duten Gpuntua, badakite non gozatu euskal kulturaz, badakite non gozatu belarriak. Abenduaren 18an Ilunben Gipuzkoako bertsolari txapelketa ospatu da.



Aitor Sarriegi, Gipuzkuako txapelduna


Maiatzaren 8an hasi ziren bertsolariak lanean, final handirako txartela nork lortuko lehia bizian. 76 bertsolarik hasi zuten Ilunberako bidea baina zortzik soilik lortu dute helmugara iristea. Hainbat bertsolari galdu dira finalerako geldoki desberdinetan.



Azkenik, finalerako txartela Jexux Mari Irazuk, Beñat Gaztelumendik, Iñaki Apalategik, Aitor Sarriegik, Unai Agirrek, Agin Rezolak, Alaia Martinek eta Jon Martinek lortu dute. Beraiek izan dira abenduaren 18an oholtza gainean jendearen beroa eta txaloak, errima eta doinuz goxatuko dituztenak.



Entrenamendu eta esfortzu handia eta gero lortu dute nahi zuten lekura iristea eta Gipuzkoako txapeldunaren txapela lortzeko esperoan egon dira zortzi finalistak. Denbora ugari pasada lehenengo Gipuzkoako txapelketa jokatu zenetik eta garaiak aldatu egin dira bertsolariak aldatu diren bezalaxe.



Jon Azpillaga bertsolariarekin hitz egin dugu oraingo eta lehengo txapelketen inguruan. Berak txapelketa ugaritan hartu du parte eta desberdintasun handiak ikusten ditu lehengo eta oraingo txapelketen artean. Hasteko eta behin, lehen emakumezkorik ez zegoela eta orain Euskal Herriko txapelduna emakumezkoa dela dio. Bestalde, bertsozaleen perfila ere aldatu dela dio eta azkenik, bertsotarako gaiak orain zailagoak direla uste du.



Hala ere, funtsean bertsoak eta oholtza gaineko bertsolariak dira bertako protagonista nagusiak. Entzuleen kopurua eta perfila aldatu badira ere bertsoa beti izango da bertsoa.



Lehenengo Gipuzkoako txapelketa 1959an jokatu zen eta Uztapide izan zen txapelduna. 1962an berriz Mitxelenak loru zuen lehen postua. 1964an Lazkao Txiki izan zen irabazlea Tolosan ospatu zen txapelketan. 1967an Txomin Garmendiaren buruan geratu zen Gipuzkuako txapela. 1991an Gipuzkuako bertsolaritzaren funtsa izan zen eta Peñagarikano izan ze garaile. 1995an bertso eskolatik irtendako gazteak presentzia izan zuten lehen aldiz txapleketan eta Aitor Mendiluzek irabazi zuen txapela. 2003an Maialen Lujanbio Euskal Herriko txapela lortu duen lehen emakumeak irabazi zuen eta 2007an berriz ere, Aitor Mendiluze izan zen txapelduna. Igande honetan Sarriegi izan da txapeldun.



Hainbat txapeldun konta ditzazkegu Gipuzkuako bertso txapelketan eta oraindik zerrenda luzea dago egiteke. Igandean, Ilunben, 2011ko Gipuzkoako txapelduna izendatu dute eta Aitor Sarriegiren izena gehitu beharko dugu txapeldunen amaigabeko zerrenda horretara.



Ilunbe




Hasiera batean, Txapelketak gutxitan egiten ziren, orain aldiz, lau urtean behin egiten dira. Horrela, txandaka aritzen dira Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Euskal Herriko bertso txapelketak. Bertso zaleak beraz, urtero izaten dute txapelketaz gozatzeko aukera.



Aurtengo txapelketa bestalde berezitzat hartzen dute batzuk. Izan ere, Euskal Herriko txapela buruz aldatu zen 2009an. Maialen Lujanbioren burura. Lehen aldiz, emakume batek Euskal Herriko txapelduna izatea lortu zuen. Aurten aldiz, Lujanbiok ez du Gipuzkoako txapelketan parte hartu. Hala ere, finalean izan da emakumezkorik.



Bertsolari handiak zeuden Ilunberako deituak eta faborito batzuk badauzeuden ere, ezusteak posible dira. Bakoitzak bere iritzia du finalisten inguruan. Bertso txapleketa baino lehen Antzuolako Mikel Lizarazu bertso zaleak esan zigun bere faboritoa Irazu zela naiz eta Beñat ere gogor ikusten zuen.



Hala ere, batzuk ez ziren faboritorik esatera haursartu. Mailen Lujanbio bertsolariak faboritoak egon arren txapelketa bukatu arte txapela ezin zela inoren buruan jarri esan zuen bertsotan.




Bertso munduko ekitaldirik garrantzitsuena izan da aurten Gipuzkoako bertso txapelketa. Bertan, oholtza gainean zein behean Euskal Herriko bertsolaririk onenak batu dira. Gipuzkoako txapeldun berriari bertso zale guztien txaloekin batera txapeldun berri izendatzeko.



Pankartak, garrasiak, isiltasunak, emozioa eta txaloak dira besteak beste Ilunben nagusi izan direnak. Arratsaldeko 16:30etan bertsolariak oholtzara igotzean hasi da berriz bertsoen magia dantzan.



Hala ere, txapelketak ez dira guztia, izan ere, bertsolari hauek plaza asko daramatzate bizkar gainean. Herri txiki eta handietako aretoak eta afariak goxatzen. Horren islada besterik ez da txapelketa.



Abenduaren 18an Ilunbera urreratu direnak; inprobisazioz gozatu, bertso paregabeak entzun eta Gipuzkoar bertsogintzaren islada zuzena entzuteko aukera izan dute. Horrela ba, espero dezagun bertsoen indarrak Ilunbeko paretak pasa eta munduari euskaldunen ahotsa zabaltzeko balio izan duela.



Informazio gehiago nahi duenak bertsozale.com web orrian du eskuragarri. 




SAILKAPENA:

1. Aitor Sarriegi
2. Beñat Gazteluendi
3. Alaia Martin
4. Iñaki Apalategi
5. Agin Rezola
6. Jexux Mari Irazu
7. Jon Martin
8. Unai Agirre

No hay comentarios:

Publicar un comentario