domingo, 2 de octubre de 2011

Herri Eguna ospatu zen atzo Oñatin

Asteburu hau berezia izan da Oñatiko biztanleentzako, izan ere, larunbatean Herri Eguna ospatu zuten, egun handia bertakoentzat. Jaiei hasiera emateko, ostiral gabean bost taldek kontzertu “kallejeruak” eskaini zituzten txosna gunean. Nahiz eta hurrengo egunean Herri Eguna izan, jende ugari hurbildu zen txosnetara kontzertuez gozatzeko.

            Larunbatean, baserritar jantzia armairuetatik atera eta Oñatiko kaleak jendez bete ziren. Goizean hainbat ekintza burutu ziren: Plazan esaterako, sagardo dastatzea egin zen, aurtengoa 25. izanik. Unibertsitate inguruan berriz, urtero moduan barazkiak, fruituak eta postreak dastatzeko aukera paregabea egon zen. Honez gain, “ganauan ferixia” ospatu zen baita ere, bertan behiak, ardiak, txerriak eta oiloak aurki zitezkeelarik.

            Eguna aurrera joan ahala, urtero bezala, Herri Bazkaria egin zen Zubikoa kiroldegian. Arratsaldean, txosna gunean Euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzeko, ekitaldi bat egin zen eta ondoren txaranga manifestaldia.

            Gabean, 23:00 k inguru, Bizarduna talde nafarrak kontzertua eskaini zuen txosnetan, eta ondoren Miren, Agur eta Gorka trikitilariek ikuskizun paregabea eman zuten.

                            Oñatiko kaleak, goienatik aterata

               Aurten, beste urteetan baino jende gehiago urreratu da Oñatira, bai goizean eta baita gabean ere, bertako kaleak jendez gainezka egon ziren.

            Baina, oraindik ere jaia ez da amaitu, bihar Irailak 3, “bixamon” eguna ospatuko da eta. Herritarrak mozorrotu egiten dira eta horrela jaiei amaiera ematen die.

No hay comentarios:

Publicar un comentario