domingo, 11 de diciembre de 2011

Deba Bailarako III. Jardunaldiak ospatu dira Arrasateko Gaztetxean

Ane AGUIRRE

Asteburu honetan, Arrasateko eta Oñatiko gazte asanbladek hainbat jardunaldi egin dituzte. Orain dela 3 urte hasi ziren jardunaldiekin, eta aurten Arrasateko gaztetxean egin dira. Berbaldietan gai sozial eta politikoez mintzatu dira eta horretarako, hitzaldiak, mahai-ingurukoak eta dokumentala emanaldiak prestatu dituzte.

            Ostiral arratsaldean, AHTaren aurkako borroka: iragana eta etorkizuna deituriko hitzaldia eskaini zuen Mikel Alvarezek. Gabean berriz, Tortura Euskal Herrian dokumentala emititu zen.

            Zapatuan, goizean Enrike Lopezek Gaur egun, desobedientzia hitzaldia eman zuen. Arratsaldean bestalde, gaztetxeen inguruko mahai-inguru bat egin zen eta bertan Kukutza IIIko gaztetxeko kideek parte hartu zuten. Azkenik gabean, EZ! Eta Garraxi taldeek kontzertua eskaini zuten.

            Domekan, eguna ondo hasteko, Malbe baserrira joan ziren, eta arratsaldean Mikel Perurenak Zeinek erre nahi du hondakinak?
izeneko hitzaldia eman zuen.

Arrasateko Gazte Asanbladako kideak


No hay comentarios:

Publicar un comentario