martes, 29 de noviembre de 2011

Iberiako langileek greba egingo dute Iberia Expressen kontra

Ane AGUIRRE

Seplako (Sindicato Español de Pilotos de Lineas Aéreas) zuzendari den Justo Peralek adierazi duenez, Iberiako langileak grebara deituak izan dira Iberia Express delakoaren kontra egiteko. Data oraindik ez da guztiz zehaztu baina greba egingo dela ziurtatu du Peralek.

Onda Cero irrati saioan esan dutenez, Peralek Willie Walsh (British Airwayseko delegatua) kritikatu du, izan ere, sindikatuaren zuzendariaren ustez, Iberia, British Airways konpainiaren “low cost” partikularra bihurtu nahi dute.

Gainera, Iberiako 400 bat pilotuk enpresa “low coast” bihurtuz gero, hura utziko dutela adierazi dute.

Iberiako hegazkinak

Azkoitiko enpresa buru bati bi urteko kartzela zigorra jarri diote lan istripu baten ondorioz

GARAk ,BERRIAk eta Diario Vascok  twitterrean Azkoitiko enpresa bateko buruari bi urteko kartzela zigorra jarri diotela adierazi dute. Zigorra 2007ko apirilean izandako lan istripu batengatik jarri diote. Bertan, langile batek ezkerreko besoa galdu zuen.

Ezbeharra zulagailu batekin lanean ari zela gertatu zitzaion eta epailearen iritziz langileak ez zuen zulagailu hori erabiltzeko ez formakunzta ez eta segurtasun neurririk ere.

Enpresa buruak epaitegian formakuntza saioak eman dituztela esan du baina epaileak ez dio sinetsi horien ziurtagiririk ez duelako. Langileak, hamasei egun erietxean eta 263 egun bajan egon ondoren ezgaitasun iraunkortzat jo dute bere gaixotasuna. Hori dela eta, enpresaren aseguruak eta enpresa buruak 174.684 euro eman beharko dizkiote.

lunes, 28 de noviembre de 2011

Confebaskek adierazi du Euskadi errezesioan sartzeko zorian dagoela

Irati AGUIRRE

Confebaskeko presidentea den Miguel Angel Lujuak Euskal Irratiko “Boulevard” programan adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia errezesio gunean sartzeko zorian dagoela eta egoera honek langabezia tasan eragin handia izango duela etorkizunean.
Euskal Patronatuko presidenteak irratsaioan esan du Euskadik 2012 urtean ez duela hazkunde ekonomikorik edukiko. Horren arrazoia da, kanpo merkatuak gelditu direlako.

Miguel Angel Lujua, "Boulevard" programan. EITB.com
   “Euskal herriko ekonomia benetan oso gaizki dago”. Hauek izan dira Miguel Angel Lujuaren hitzak gaur goizean. Gogorazi du Euskadik %50a Europara esportatzen duela eta zifra horretatik %70a Alemania eta Frantziari, krisia pairatzen hasi diren herrialdeei alegia.

   Eusko Jaurlaritzak pasa den astean funtzionarioei egingo dizkien murrizketei buruz ere mintzatu da. Confebaskeko presidenteak uste du funtzionariek murrizketa horiek onartu behar dituztela.



http://www.elmundo.es/elmundo/2011/11/28/paisvasco/1322482745.html

Gizon bat hil da bere barkua hondoratzean Jaizkibel mendiaren inguruan

Irati AGUIRRE

Salbamenduko helikopteroa gorpua bilatzen. Noticias de Gipuzkoa
60 urteko gizon bat, Donostiako Trintxerpe auzokoa, hil da bere barkuarekin Jaizkibel mendiaren inguruan zebilela Pasaia eta Hondarribi tartean. Jaizkibelen zebilen persona batek 112 SOS deiei deitu zien uretan iraulitako barku bat ikusi ostean, eguerdiko 12:55tan. Salbamenduko taldeak iritsi zirenean ezin izan zer ezer egin gizonaren bizitzagatik. Lehenengo hipotesiek diotenez, itsasoa oso arrotua zegoen eta barkua irauli zitzaion eta beraz ito egin zen. Gurutze gorrikoak eta Ertzaintzako ekipoak heltzean gizona parada kardioarnasketan zegoen.

     Gorpua, Pasaiako portura eraman zuten lehenik eta behin. Gero, Donostiako Patologia Forenseko Zerbitzura eraman zuten egun hauetan autopsia egiteko.


domingo, 27 de noviembre de 2011

Beñat Gaztelumendi finalerdiko irabazlea

Ane AGUIRRE

Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako finalerdia Arrasaten ospatu zen atzo arratsaldeko 17:30ean. Ekitaldia Uarkapeko frontoian ospatu zen eta bertan zenbait bertsolarik parte hartu zuten: Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia.

Epaimahaiak lan zaila izan zuen, baina azkenean Beñat Gaztelumendik lortu zuen Donostiako finalerako txartela 490.5 punturekin. Bigarrena Agin Rezola izan zen (486), eta hirugarren finalerdiko emakume bakarra izan zen, Alaia Martin (482). Laugarren postua Felix Zubiarena izan zen (479.5), ondoren Iker Zubeldia (465) eta azkena Iban Urdangarin geratu zen (438).

Bertsolariak taula gainean

Gaur Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako bigarren zatia ospatuko da Tolosako Usabal kiroldegian, parte hartzaileak honako hauek izanik: Beñat Lizaso, Aitor Sarriegi, Iñigo Izagirre, Unai Agirre, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo.


miércoles, 23 de noviembre de 2011

Jaurlaritzak Sarrionandiari diru saria ematea erabaki du azkenean

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jakinarazi du Sarrionandiak ez duela auzirik zabalik justiziarekin. Hori dela eta, orain dela hilabete batzuk Euskadi literatur saria ukatu bazioten ere azkenean ematea erabaki dute. 

Joseba Srrionandia.

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako kultura sailburuak gaur adierazi du Jaurlaritzak ondo jokatu duela Sarrionandiaren kasuan. Ez zioten idazle eta iheslariari saririk eman nahi justiziarekin auzirik zabalik zuen edo ez jakin arte eta orain Sarrionandiaren kasu guztiak preskribatuta daudela ikustean saria ematea erabaki dute.

Sari ematea gaur izango da Gasteizen Europa Jauregian arratsaldeko 19:00etan. Bertan 18.000 euroko saria emango diote Sarrionandiari Moroak gara behelaino artean? Lanagatik.
  


lunes, 21 de noviembre de 2011

Bi talde abertzale izango dira lehen aldiz kongresuan

 Malen ALDALUR

Amaiurren olatuak EAJ gainditu zuen atzo hauteskundeetan. Amaiurrek zazpi diputatu izango ditu kongresuan eta Jeltzaleek 5. PPeta sozialistei dagokienez sei diputatu galdu ditzute 2008. urteko hauteskundeetatik eta Abertsaleek baino boto gutxiago lortu dituzte.
Amaiurrekoak Labriten. Argazki Press


Aurtengoan beraz buelta eman dute Espainiako Gorteetako hauteskundeek. 

Amaiur, Geroa Bai eta EAJk guztira 13 diputatu lortu dituzte, españositek baino hiru gehiago. Aipatzeko da bestalde Amaiurren indarra, batez ere Gipuzkuan. Izan ere, zazpi diputatuetatik hiru bertan lortu ditu.

Espaina mailan Raxoiren garaipena eta sozialisten porrota da nagusi. PPk 186 diputatu lortu ditu eta sozialistek berriz 110.







domingo, 20 de noviembre de 2011

Kilometroak 2012ko “ON egin” leloa aurkeztu dute Andoainen

Irati AGUIRRE

2012an Andoainen ospatuko den Kilometroetako logotipoaren eta leloaren aurkezpena egin dute Andoaingo kiroldegian. “ON egin” da leloa, logotipoaren kasuan ordenagailua pizteko erabiltzen den botoiarekin jokatu dute. Festa honetan lortzen dituzten irabaziak Andoaingo Aita Larramendi ikastolan zortzi gela eraikitzeko erabiliko dira.

KMK 2012 aurkezpena Andoainen. LUSA
Leloa eta logotipoa aukeratu duten arduradunek adierazi dute hauen zergatia dela herritarrak aktibatu nahi dituztela, herritarrek ON egitea nahi dutela.

Aita Larramendi ikastola 1963 urtean sortu zen. Hasiera batean izaera pribatukoa zen. 2003an berriz kooperatiba bihurtzea erabaki zuten eta gaur egun guraso eta langileen artean kudeatzen dute ikastola. Azken urte oparoak izan dituzte matrikulazioei dagokienez. Beren helburua ikastetxea zertxobait handitzea da.


sábado, 19 de noviembre de 2011

Hainbat persona ospitalizatu dira Donostiako “La Perla” talasoterapia zentroan izandako kloro isuriarengatik

Irati AGUIRRE

Gertakaria goizeko zortzi terdiak aldera izan da.  Zentroko instalazioen higienea mantentzeko erabiltzen diren sustantzien deskargan akatsa izan da istripua sortu duena. Horrek, hodei toxiko bat sortu du talasoterapia eremu osoan. Lehenengo hipotesiek diote akatsa kloro hornitzailearena izan dela sustantzia kimikoak gaizki nahasteagatik.

Zerbitzu medikuak ebakuak atenditzen. Noticias de Gipuzkoa

    Guztira, zerbitzu medikoek 18 pertsona izan dira atenditu dituzte. Horietatik 14 ospitalizatuak izan dira aire toxikoa arnastearen ondorioz eta azaleko narritadurengatik. Ez da zauritu larririk izan eta La Perla zentroan zegoen jendea berehala ebakuatua izan da eta kanpoan medikuek mantak eman dizkiete.

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/11/16/sociedad/euskadi/desalojado-el-centro-de-talasoterapia-la-perla-de-san-sebastian-a-causa-de-una-fuga

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Errekaldeko hainbat gaztek Kukutza II Gaztetxea izandako eraikina okupatu dute

AneAGUIRRE

Okupazioa arratsaldeko 17:00ak aldera gertatu da Errekalde auzoko Larraskitu kalean. 20 bat gazte Kukutza II Gaztetxea izandako eraikinera sartu dira hau okupatzeko asmoz. Izan ere, 2011ko irailean Kukutza III gaztetxea erail eta Errekalde auzoa kultur etxe gabe utzi zuten.  

Ertzaintza, hau gertatu eta 30-45 minutura bertaratu dela adierazi dute bizilagunek. Gainera, Ertzaintzak esan duenez, eraikinaren jabeak salaketa bat aurkeztu du gazteen aurka.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak oraindik ez du baieztatu epailearen agindua iritsi den edo ez, hala ere, 20:00ak inguru Ertzaintza bertara sartu da eta desalojoari ekin dio. Eraikinaren kanpoaldean gazte ugari pilatzen hasi da barrukoei laguntza eskaintzeko asmoz. 


Ertzaintza Eraikinera sartzen, Txorimalo Gaztetxetik hartua






martes, 15 de noviembre de 2011

Vallejo, Zabalza eta Iñurrategi Antartidara heldu dira jada.

Ane AGUIRRE


Naturgas/BBKTransantartika 2011 espedizioa azaroaren 11an hasi zen. Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendizaleak, loiuko aireportutik Afrika Hegoalderantz abiatu ziren eta gaur Antartidara heldu dira.

        Espedizioak 3.700 kilometro izango ditu, eta 70 eguneko epean burutu beharko dute. Mendizaleak beraien lerak arrastatzeko kometa batez baliatuko dira soilik.

          Hego polora heltzeko, izotzezko itsasoa eta Maud Erreginaren Lurra bezala ezagutzen den pasarela zeharkatu beharko dute. Azken honetan, haitzez osatutako formazioak daude, batzuk 4.000 metrokoak. Gainera, ibilbide hau ez du inork egin oraindik.

Azken hilabete hauetan, hiru mendizaleak abentura hau prestatzen buru belarri ibili dira. Udaberrian esaterako, Groenlandiara joan ziren 2.300 kilometroko zeharkaldi bat egiteko.


Mendizaleak Loiun, Mondraberri.com

lunes, 14 de noviembre de 2011

Gazte batek gizon bat hil eta sei zauritu ditu Santutxun

 
 Malen ALDALUR

Gertaera Santutxuko taberna batean gertatu da goizeko 09:45 aldera. 31 urteko gizon batek lanbankadaz zauritu ditu sei pertsona eta 65 urteko gizon bat hil du. Hildakoa Mallea Karmelo ikastolako irakasle ohia zen. Zaurituetako hiru lagun egoera larrian daude eta bik senda-agiria jaso dute arratsaldean.

Hildakoaren gorpua. GARAko argazki

Hiltzailea berriz, Eratzaintzaren eskuetan geratu da. Bertako bizilagunek diote hiltzailea erasotzen hasi aurretik “Nire familia hil dute eta nik orain denak hilko ditut” esaten zuela.

Bihar, Bilboko udalak 12:00etan bost minutuko elkarretaratzea egingo du udaletxe aurrean.


http://www.gara.net/azkenak/11/303450/es/Un-hombre-mata-una-persona-hiere-otras-seis-Santutxu



lunes, 7 de noviembre de 2011

Gipuzkoan egindako ur jarioak hildako bat eta milaka kaltetu utzi ditu

Malen ALDALUR
Iruneko gizon bat hil da euriaren ondorioz, atzo desagertu zeneta gaur hilik aurkitu dute. Honez gain, milaka pertsona kaltetuak izan dira euri jasak direla eta. Izan ere, Gipuzkoan errepide asko itxita geratu dira.Gainera, Ibai askok gainezka egin dute asteburuan, besteak beste, Urumea, Oria eta Oiartzun ibaiak.


Uholdeek hainbat eragozpen eta kalte eragin dituzte, baina egoerarik okerrena honako toki hauetan izan dira : Txomin-Loiola eta Martutene, Donostia, Atigarraga, Hernani, Andoain, Zizurkil, Billabona, Tolosa, Usurbil, Lizartza, Irun eta Hondarribia.

Hala ere, lasaitasun mezua bidali du Izagirrek egoera hobetzen ari baita. Eguraldikoek diotenez euria nabarmen gutxituko da eta asteartetik aurrera apenas egingo du euririk.


Hilik aurkitu dute Irunen desagerturiko gizonezkoa

Ane AGUIRRE

Atzo desagerturiko 76 urteko gizona aurkitu dute arratsaldeko bostak aldera Irunen, Jaizubi parean. Baratzean lanean ari zela urak ustekabean harrapatu zuelarik.

            Asteburu honetan jasatako euriteak kalte handia eragin dute eraikin, errepide, etxe eta beste zenbait lekuetan. Eusko Jaurlaritzak 1983ko uholdeekin parekatu ditu asteburu honetako euriteak.

Gurutze Gorriko kideak errekan,  Diario Vasco


            Derion ere beste lagun bat desagertuta jarraitzen du. 68 urteko emakume bat etxetik atera zen eta oraindik ez da itzuli.

           Asteburuan euriaren indarra Gipuzkoan nabaritu zen batez ere, baina Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, alerta egoera amaitu da jada. Goizean ez du euria atzo bezala ari, baina hala ere, Gipuzkoako eta Nafarroako errepideetan hainbat eragozpen sortu dira. 


domingo, 6 de noviembre de 2011

Gizon kolonbiar bat hilik agertu da A-3102 karreteran Berroztegietan

Irati AGUIRRE

25 urteko mutil bat agertu da hilda Berroztegietan, Araban. Gasteiz eta Zaldiaraineko gaina lotzen dituen  A-3102 karreteran agertu da hildakoa. Gorpua gaueko bederatziak hamagutxitan aurkitu da.

    Ertzaintzak emandako datuen arabera hildakoa jatorriz kolonbiarra da baina Gasteizen bizi zen. Ertzaintzak dagoeneko heriotza argitzeko ikerketa martxan jarri du, bertara desplazatutako agenteek hildako gizon baten berri eman ostean. Gorpua indarkeria zantzuekin agertu da A-3102  karreterako galtzadan, kotxe baten alboan lurrean ezarrita. Ertzaintzak adierazi du epaileak sumarioko sekretua dekretatu duela. 

martes, 1 de noviembre de 2011

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia ospatu zen Larunbatean Oñatin

Ane   AGUIRRE

Trikitixa doinuek Oñatiko erdiguneko kaleak alaitasunez girotu zituzten pasaden larunbatean. Baina aurtengo Nazioarteko Trikitixa Jaialdia ez da izan urterokoa bezalakoa, izan ere, trikitixa soinuak, gitarra eta biolin doinuekin nahastu ziren, eta biolina izan zen jaialdiaren protagonista.

            Juan Arriola biolin-jotzaileak esan zuenez, “biolina ez da herriko musikan oso ezaguna,  instrumentu hau musika klasikoarekin erlazionatzen baitugu”.

Trikitilariak Oñatin, Goiena.net

Arratsaldean, hainbat musikariek, horien artean Joseba Tapia trikitilariak, musikaren gainean hitz egin zuten, kanpo eta bertako musikari buruz hain zuzen ere. Tapiak, balorazio positiboa egin zuen: "Andoainen hasi eta Oñatin jarraitu dugu. Oso pozik gaude; workshop formatua lehen aldiz egin dugu eta arrera ona izan du”.


Ertzaintzak Bilboko enpresario bat atxilotu du etorkinei iruzur egiteagatik

Ertzaintzak Bilboko 61 urteko enpresario bat atxilotu zuen larunbat goizean etorkinei iruzur egiteagatik. 1.500 euroren truke, enpresarioak lan kontratu bat egiten zien bere eraikuntza enpresa batean lan egiteko. Baina, Ertzaintzak jakin duenez, enpresa hau ez da existitzen eta lan kontratuak faltsuak dira.

            Ikerketa hau irailean hasi zen etorkin baten denuntzia batetik abiatuta. Lan kontratuaren truke 500 euro ordaindu ondoren, enpresa faltsua zela jakin eta enpresarioa salatu zuen. Iruzurra jasan duten etorkinak, Afrika iparraldekoak dira, baina atxiloketa gauzatu ondoren, Hego Afrikako etorkinei zuzendutako lan kontratuak aurkitu dira.

 Momentuz Ertzaintzak 11 denuntzia jaso ditu enpresario honen kontra eta gehiago batzea espero du.



AHTaren aurkako mugimenduko batzuk hiru tarta bota dizkiote Yolanda Barcinari

Yolanda Barcina Nafarrroako presidenteari hiru pastel bota dizkiote aurpegira AHT aren aurkako mugimenduko batzuk. Hau, Okzitaniako Tolosan (Frantzia) gertatu zen ostegunean arratsaldeko 4.30diak aldera. Bertan ospatzen ari ziren  Pirineoetako lan komunitate (CTP) batzarrean.


Zortzi pertsonez osatutako taldeak batzarra moztu zuen eta pastelak bota zizkion Barcinari. Hala ere, honek soinekoa aldatu, garbitu eta berriro batzarrarekin jarraitzea erabaki zuen. Izan ere, DTPko presidente izendatu behar zuten.
Gertaturikoa autoritatearen aurkako erasotzat jo dute eta zigorrarekin guztiak bat etorri dira Bildu izan ezik. Gainera Mugitu AHTaren aurkako mugimenduak bere gain hartu du gertatutakoa.
http://www.elperiodico.com/es/noticias/sociedad/opositores-tav-lanzan-dos-tartas-presidenta-navarra-toulouse-1198784

http://mugitu.blogspot.com/2011/10/barcina-se-queda-con-todo-el-pastel-del.html