domingo, 25 de septiembre de 2011

Erdi Aroko Azpeiti

Erdi aroko azokak Azpeitiako kaleak jantzi ditu atzo eta gaur. Bertan, kale animazioa eta postuak izan dira protagonista nagusiak. Azpeitiko kaleak Erdi Aroko jantziekin eta banderekin bete zituzten beste urte betez. Azoka eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte egon zen ikusgai eta gaur ere ordutegi bera izango du. Hala ere, Azpeitiko Erdi Aroko azokan bertako dendak ere izan zuten lekua. Horrela, azpeitiko Bertan denden elkarteak beraien dendak kalera atera zituzten.


Erdi Aroko postuak. Diario Vasco-ko argazkia


Erdi Aroko azoketan ohikoa den bezala gaur ere ez da faltako kale animaziorik Napar bideak taldearen eskutik ez eta musika bandaren ekitaldirik ere, atzoko egunean izan genituen bezala. Honez gain, Erdi Aroko dantzak eta Napar bideak taldearen kale animazioa ere izango ditugu ikusgai. Azkenik, arratsaldeko 20:00etan postuak itxiko dira, horrela belarritako, bitxi eta beste hainbat gehigarri hurrengo urte arte agur esanaz.

Bertan denda elkarteko postuak gaur ere ikusgai izango dira. Azokan, herriko 30 denda inguruk hartuko dute parte, eta dendan baino prezio baxuagoan salduko dituzte beraien produktuak. Honako hau da azokan parte hartuko duten denden zerrenda: Aitzaki, Jostaldi, Kalani, Larrañaga, Santi Lazkano, Arku, Babesa, Biur, Irati, Los Tejanos, Sorgin, Urrestilla, Zuri-beltz, Oinkari, Yuritz, Arantxa, Haurtxoa, Pipes, Agirre, Igan, Malats, Nerea, Trapos, Kukua, Farmazabal, Bapi, Alzuaran, Kimu bat, Brod Konpon, L.Xaxarki, Koh Tao eta Otola

No hay comentarios:

Publicar un comentario