sábado, 17 de septiembre de 2011

Altsasuko jaietan egindako desfilearengatik salatu dute herriko alkatea Auzitegi Nazionalean





Manos Limpias izeneko eskuin muturreko buruak, Garazi Urrestarazuk, Altsasuko alkatea den Unai Hualde Iglesias,  Auzitegi Nazionalean salatu du. Salaketaren arrazoia,  herriko jaietan, pasa den Irailak 3an egindako desfilea onartu zuelako da. Desfile hartan herrialdeko indar armatuak eta Espainiako Erregea ikur naziekin irudikatu zituzten. Alkatearekin batera desfilea antolatu zuten Gazte Asanbladakoak ere salatu ditu euskuin muturreko kideak.


  Azken egun hauetan desfilean grabatutako bideoak polemika izugarria piztu du Espainiako hainbat hedabideetan, bideoa zenbait albistegietan erakutsi baitute azken egun hauetan zehar. Sare sozialetan ere arrakasta ugaria izaten ari da. Bideoan, indar armatuen  desfile bat parodiatzen da, herritarrak Guardia Zibila, Foru Herrizaingoa eta Juan Carlos I Erregea bezala jantzita ageri dira. Bideo honekin Altsasun segurtasun indarren presentzia gehiegizkoa dela salatu nahi izan dute antolatzaileek. Bideoa duela egun gutxi batzuk igo zuen Ezditugunahi izeneko erabiltzaileak Vimeo sare sozialean. Gaur egun, bideoak 16.000 bisita baino gehiago lortu ditu.
  
   Bideoaren amaieran azaltzen den testuak dio desfile osoa parodia bat izan dela, baina zoritxarrez egunero bizi duten errealitatearen antz handia duela. Horregatik ,  ikusleei egoera horri aurre egiteko borroka egitera animatzen die, denek batera indar armatuek bertatik alde egin dezaten lortzeko asmoz.

Hemen duzue ikusgai desfilearen bideoa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario