sábado, 1 de octubre de 2011

San Jeronimo jaiak auzolanean

San Jeronimo jaiak hasi ziren atzo Mutriku eta Ondarru artean dagoen Mijoa auzoan. Jaiak antolatzeko inguruko 15 baserritako biztanleek eta laguntzeko prest dauden inguruko jendeak gogor egin du lan, jai giro polit bat lortzeko.” Elkarlanean egiten ditugu gauzak. Horrek ematen digu indarra”, azaldu du San Jeronimoko jai batzordeak.

San jeronimo jaietako erromeria.El Diario Vascoko argakia

Jai Batzordeak maiatzetik dihardu jaien egitasmo honetan lanean eta abuztuan hasi ziren eginbehar handienak egiten. Orain aldiz, iluntzero egiten dituzte bilerak azken eginbeharrak lotzeko.

Jaiak atzo hasi ziren txupinazoarekin goizeko 10:30etan eta egun osoan zehar ekintza ugari ospatu ostean kupela taldearen kontzertuarekin bukatu zen San Jeronimo eguna. Hala ere, jaiak iganderarte jarraituko du San Jeronimo auzoan.

Igandean, Mijoa oroitzapenean egingo dute berriro. Iaz eduki zuen arrakasta ikusita auzokoek berriro ere erakustaldia errepikatzea erabaki dute. Mijoa oroitzapenean egitasmoak antzinako jarduerak jendeari erakustea du helburu. Esaterako, taloa nola egin, belarra nola moztu, arropak nola garbitu...Gainera, erakustaldian antzinako hainbat herraminta ere egongo dira ikusgai. Honez gain, aurten egongo da berritasunik, izan ere, Josu Larrañagak senda belarren inguruko hitzaldi bat eskainiko du.

Jaiak auzo bazkari batekin bukatuko dira, eta horrela, agur esango diote Mijoako bizilagunek San Jeronimo jaiei. Horrela, auzokoek hurrengo urteko jaiak prestatzeari ekingo diote laster.

San Jeronimo jaietako egitaraua

No hay comentarios:

Publicar un comentario