jueves, 15 de septiembre de 2011

Goitibeheran Kalbaixotik Mutrikura


Kalbaixo eguna ospatu da irailaren 14an Mutrikun. Bertan, urtero bezala goitibeheren jaitsiera izan da ekitaldirik garrantzitsuena. Nahiz eta, zezenak, kontzertuak eta jai giroak laguntzen duen eguna apaintzen.

100 goitibehera inguruk hartu zuten parte eta gehienak lortu zuten osorik iristea. Hala ere, Gurutze Gorriak parte hartu behar izan zuen, goitibeherak ikusten hari zen emakume bat goitibehera batekin beldurtu, mendian behera erori eta hanka bat hautsi zuelako. Beste goitibehera batzuk bazterra jota geratu ziren, gehienak herriko plazaren sarreran, baina ez zen ezer larririk gertatu.

 Goitibeheretan Kalbaixo menditik herriko plazararte jaisten dira mutrikuarrak. Batzuk lagun artean edo familian jaisten dira, baina badira banaka eta binaka jaistera hausartzen direnak ere.

Aurten beste urteetan bezala era guztietako goitibeherak izan ditugu ikusgai: egurrezkoak, burdinazkoak, formula bateko autoen itxura zutenak, bi pisukoak eta kolore guztietakoak.

 Potronor izeneko goitibehera aspaldiko urteetako goitibeherarik ezagunena izan da mutrikuarren artean. Urtero, bera izaten zen azken goitibehera eta berarekin bukatzen zen goitibeheren jaitsiera. Aurten goitibehera hautsi zaie erdi bidean. Herriko goitibeherarik esanguratsuena egur zati bihurtuta geratu da eta urte askoan lehenengo aldiz, goitibeheren jeitsiera ez da potronorren jeitsierarekin bukatu.

Beste urte batez herritarrak beraien goitibeherak hurrengo urterako gorde eta Kalbaixoak bukatzeko falta diren egunak aprobetxatzeari ekin diote.




No hay comentarios:

Publicar un comentario