domingo, 18 de septiembre de 2011

Irrien Lagunekin Elkarlanean


Txatxilipurdi euskara eta aisia bultzatzen dituen elkarte bat da, Arrasaten kokatua. Hauen zeregina, umeak entretenitzea eta bide batez euskararen erabilera bultzatzea dela esan daiteke. Horretarako, ekintza asko prestatu eta aurrera ateratzen dute bertakoek: joko erraldoiak, tailerrak, ekitaldiak …

            Txatxilipurdik eginiko ekintza gehienak bati-bat Arrasaten edo Debagoiena bailaran burutu dira, baina aurten Irrien Lagunekin batera Euskal Herri osotik ibiliko dira umeei irria eraginez. Izan ere, Pirritx eta Porrotxen elkarteak Txatxilipurdiren laguntza izango du ekitaldi eta jai desberdinak prestatzeko. Beraz, hau ikusita, arrasatekoek lan talde bat osatu dute eta bertako kideei formazio tailerrak irakatsi diete. Hala nola, txapagintza, globoflexia, tatugintza, aurpegi margoketa … Gainera, lehen esan bezala, aurten alde batetik bestera ibiliko dira eta mugikortasuna hobetzeko furgoneta gidatzeko ikastaroak egongo dira.

            Irail hau jaiez beteriko hilabetea izango da, umeentzako antzerkiak, tailerrak, puzgarriak eta horrelako beste hainbat ekintza egingo dira. Pailazoen urteko lehen jaia datorren igandean izango da Usurbilen. Bertan Irrien Lagunen lehengo festa handia ospatuko da eta irabazi guztiak Etiopia Utopia Fundazioarentzat izango dira, Irribarreak proiekturako hain zuzen ere. Horrela, umeak entretenitzeaz gain, hirugarren munduko biztanleei, kasu honetan Etiopiakoei, osasunaren arlorako laguntzak bidaliko dizkie.
            Honetaz aparte, arrasatearrak beste hainbat ekitaldi burutuko dituzte urtean zehar, auzoak edota herriak alaituz eta irriz betetzeko asmoz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario