sábado, 17 de septiembre de 2011

Taupadaz beteriko gaztetxea

Azken egunotan denen ahotan dagoen gaia da Kukutza III. Bilboko Errekalde auzoan kokaturik dagoen gaztetxea da eta arrisku bizian dago. Izan ere, Bilboko alkate den Iñaki Azkunak, Kukutza etxebizitza berriengatik ordezkatu nahi du. Eraikinaren jabetza Cabisa SA enpresaren esku dago, eta enpresa hau izango da hain zuzen ere etxeak eraikiko dituena.

            Asanblada osatzen duten gazteak, eta baita Errekalde auzoko bizilagun gehienak ere, kukutzaren eraispenaren kontra daude. Eraikin honek gaztetxe izena izan arren, kultur elkarte bat dela diote bertakoek, kulturarekin zer ikusia duten jarduerak aurrera ateratzen baitira. Hala nola, antzerki tailerrak, dantza ikastaroak, yoga klaseak, eskalada klaseak ... Gainera, trukearen bitartez funtzionatzen duen azoka antzeko bat dute, hau da, norbaitek erabiltzen ez duen arropa bertara eraman eta beste bat hartu dezake.

            Baina zoritxarrez, nahiz eta gaztetxe hau bizilagunentzat oso aberazgarria izan, Bilboko udalak eraispenaren orria sinatu eta Ertzaintzaren eskuetan utzi du. Beraz, edozein momentutan eraikina desalojatzen saiatuko dira. Honi aurre egiteko, gazte asanbladakoek bigilantzia guardiak egiten ari dira erresistentziari eusteko asmoz. Honez gain, ekitaldi ugari prestatzen ari dira: kontzertuak, agenda kultural zabala ... Aurreko asteazkenean esaterako, Zea mays taldea bertan izan zen giroa alaitu eta Kukutzaren alde egiteko.

            Beraz, hau ikusita, Kukutzako gazte asanbladakoek eta Errekalde auzoko bizilagunek tentsio uneak bizitzen ari direla esan genezake.

Bideoa hemen ikusgai: http://www.youtube.com/watch?v=e2VieT5ksyohttp://kukutza.blogspot.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario