domingo, 25 de septiembre de 2011

Andaluziarren XXII. topaketa


Arrasate izango da Andaluziarren XXII. topagunea aurten. Urtero bezala, Andaluziako udalerri bat omenduko da, Kordobako Montilla herria izango da aurtengoa. Ospakizunak 3 egun iraungo du eta Arrasateko kaleak musikaz eta jai giroz beteko dira.

Topaketa honen atzean, Al-Andalus elkartea dago, Arrasaten bizi diren andaluziarren bilgunea. Honen presidente den Rafa Gomezek, eskerrak eman dizkie elkarteko bazkide eta bertara hurbildu diren jendeei. 46 urte Euskal Herrian bizi ondoren, oraindik ere Montillakoa sentitzen da Gomez eta bertatik hurbildutako jendeari eskerrak eman dizkie baita ere.

            Bestalde, Juan Garciak, Euskadiko Andaluziar Elkarteetako Federazioko presidenteak adierazi duenez, andaluziarrak ondo integratuta daude Euskal Herrian eta horregatik hemengoei asko eskertu behar zaiela esan du.

            Montillako alkatea ezin izan da topaketetara etorri eta bere ordez, bertako alkateorde den Pepe Repiso hurbildu da.

            Ostiralean eman zioten hasiera jai honi Lau bide plazan hainbat ekitaldi eta kontzertuekin. Arratsaldean, Sueños de Andalucia dantza taldeak eta Al Andalus abesbatzak ikuskizun paregabea eskaini zuten. Gabean berriz, Una noche sin Sabina taldeak plaza musika alaiez girotu zuen.

       
                                                         
   




Dantzariak, Mondraberri.com etik  aterata

             Larunbatean, goizeko 12:00ean hainbat taldek dantzaldia eskaini zuten. Arratsaldean berriz, Erregio Etxeetako abesbatzen emanaldia egon zen, eta gabean afaria eta Sonora rock talde Valentziarraren eskutik kontzertua.

            Igande goizean mesa bat ospatuko da San Frantzisko elizan eta topaketei amaiera emateko, Maria de la Colina abeslariak kontzertu bat emango du.

        

No hay comentarios:

Publicar un comentario