sábado, 24 de septiembre de 2011

Nafarroan, kalitatezko irakaskuntza publikoaren alde

Nafarroako gobernuak azken urteotan irakaskuntza publikorako aurrekontuan murrizketa handiak egin ditu azken urteotan. Pixkanakako murrizketa horiek dakartzaten ondorioak nabariagoak egiten ari dira denbora pasa ahala. Horregatik,  irakaskuntza publikoko arlokoek murrizketa horien aurka egitea erabaki dute. Iruñean, Urriaren 22rako manifestazio deialdia egitea erabaki dute, Nafarroako irakaskuntza publikoa arriskuan ikusten dutelako.



    Martxa “Kalitatezko irakaskuntza publikoaren alde” lelopean egingo dute. Manifestazio deialdia egin dutenek diote jendarte osoarentzat orekaren eta gizarteratzearen bermea dela kalitateko hezkuntza publikoa. Murrizketen aurka Irakaskuntza publikoaren manifestua argitaratu dute, non bertan hezkuntza publikoa hobetzeko beren ideak eta eskakizunak ageri diren.

          Eragileek uste dute Nafarroako gobernuak dirua baduela kalitatezko hezkuntza publiko bat finantzatzeko, baina nahia falta dela. Hala, parlamentariei “atzerapausorik” ez emateko eskatu diete.
                                                                   

Gobernuari berriz, murrizketak eteteko exijitu  diete. Nafarroan, Barne produktu Gordinaren (BPG) %4,5 a hezkuntza publikorako da, Europar batasunean baino % 0, 5 puntu gutxiago. Aurten, Nafarroako gobernuak hezkuntzarako aurrekontuan %13 murrizketak egin ditu, hau da zifretan 50 milioi euro gutxiago jarri ditu.


Manifestazio deialdia, Iruñean Noticiasdenavarra.com-etik hartutako argazkia.


Krisiaren ondorioz oraina hipotekatua dutela , baina haien semeen etorkizuna arriskuan ez ezartzeko eskatu diote eragileek gobernuari. Manifestazio deialdia egin dutenek Urriaren 27an greba egitea babestu dute.





No hay comentarios:

Publicar un comentario