domingo, 25 de septiembre de 2011

Maritxu Kajoi kantue

Maritxu Kajoiko komisiñuak bultzatuta, aurten Maritxuk abesti berri bat izango du. Arrasaten ospatzen den jai hau geroz eta hurbilago dago, eta horregatik, betiko abestia baztertu gabe, kantu berriaren diskoa tabernetatik banatzen hasi dira. Interneten ere entzungai dago.


          Never Surrender taldea izan da letrari doinua eman diona, eta letra bera komisiñoko hiru kidek egin dute, beraien artean Jokin Labayen bertsolariak. Abestiak kolaborazio ugari izan ditu, hala nola, Anger taldeko Arkaitz Biain, Ain_1 taldeko Ainara Kortabarria, Goseko abeslaria den Ines Osinaga, “Harristi” eta Dragoialde txarangako hiru lagun ( tropeta, tromboia eta saxofoia).

           Abesti honen helburua, jaia berritu eta era berean girotzea da, baina komisiñokoek argi utzi dute abesti berria ez datorrela abesti zaharra ordezkatzera, biak osagarriak direlako.

          Urriak 7 an ospatuko da aurtengo Maritxu eta ospakizunerako behar den materiala prestatzen ari dira jada. Egun handian herritarrentzako ezinbestekoa den eskapularixoa esaterako. Urtero bezala, tradizioak agintzen duenez, Maritxu Kajoiko aurreko ostiralean “Nobenaixua” ospatzen da. Herriko plazan, Maritxu Kajoiren azpian, Arabako Errioxar ardoa eta gazta herritarren artean banatzen da muxu-truk. Txosnetako txandak ere martxan jarri dira, hauek herriko tabernetan daude  bertan parte hartu nahi dutenentzat.
               Abesti berriaren letra, Mondraberri.com etik aterata


       Egun handia da arrasatearrentzat eta, beraz,  komisiñoko kideek, herritarrei eta inguruetatik hurbiltzen diren guztiei ondo pasatzera gonbidatzen die.

Abestia hemen entzungai:

No hay comentarios:

Publicar un comentario