domingo, 18 de septiembre de 2011

“Supersur” saihesbide berria, polemika bizian

Polemika artean jaio da duela egun eskas batzuk inaguratu zen “Supersur” saihesbidea,  Bilbo inguruko hainbat herri lotzen dituena,  eta iadanik eztabaida ugari sortu ditu bidaisariaren prezioak.

 36 kilometro dituen saihesbide honek Santurtzi eta Amorebieta lotzen ditu eta  bi fasetan banaturik dago : Lehenengoa Santurtzitik Arrigorriagaraino eta bigarrena Arrigorriagatik Amorebietara. Hirugarrengo fase bat eraikitzearen proiektua estudiatzen ari dira,  Abanto (Sanfuentesko auzoa) eta Trapagako harana lotuko lituzkeena.

“Supersur”-aren eraikuntza Euskal Herriko azpiegitura publikoetan egin den inbertsiorik garestiena da Euskal Y-aren atzetik. Azpiegitura hau Espainian kilometro bakoitzeko koste gehien duen karretera da. Honek gidarien artean eztabaida eta kexa asko sortu ditu.

Aste honetan bertan Bizkaiko eta Kantabriako kamiolariek “Supersur”-ari boikota egitea erabaki dute Izan ere, egindako kalkuluen arabera kamiolariek hilean 800 euro inguru ordaindu beharko lukete saihesbide berria egunero erabiltzeagatik. Kamiolariek “Supersur”-a  erabili beharrean alternatiba moduan Txorierriko korridoretik  joango direla diote. Prezioak aldatzen ez badira saihesbide berria hutsik geratuko dela uste dute kamiolari batzuek. Egoera salatzeko geldialdiak egitea ere ez dute baztertu.
      
      Bidesariak merkeagoak izatea nahi dute kamioilariek, izan ere Estatuko autopista gehienetan kilometroko 15 edo 20 zentimo ordaintzen dira, hemengoan berriz euro bat. Gainera, saihesbidea gehien erabiltzen dutenentzat deskontuak egitea ere eskatu dute.




No hay comentarios:

Publicar un comentario