sábado, 24 de septiembre de 2011

Oihana Kortazarri omenaldia


Oihana Kortazar atletismoko kirolariari Elgetarrari omenaldia egin zitzaion atzo arratsaldean Mutriku. Zegama-Aizkorri deituriko bueltan, lehenengo postua lortu zuen Ohianak, horrela, orain arteko munduko txapelduna zen Emanuelle Briziori postua kenduz. Honez gain, FEDME deituriko taldean parte hartuko du Espainiako lasterketan.

Ohiana kortazar bere semea eskuetan duela.
Desnivel.com-etik ateratako argazkia

Omenaldia arratsaldeko 20:00etan izan zen herriko plazan. Kortazarri arrera egiteko herriko bi dantzarik aurreskua egin zioten lehendabizi. Ondoren, balkoitik agurra luzatu zien herritarrei eta bere oroigarria jaso eta gero mahai inguru bat ireki zen, non bertan, herritarrek galderak egin zizkioten munduko txapeldunari. Omenaldia bukatzeko lunch bat antolatu zuen udaletxeak ekintzara urreratu ziren herritar guztientzat.

Zegama-Aizkorri deituriko bueltak hainbat zailtasun ditu bere baitan, besteak beste, Aratz, Azkorri, Aketegi eta Atxuriko mendi gainak. Hala ere, Elgetarra lasterketaren buruan joan zen ibilaldi guztian zehar.

Kortazarrek azken urtetan atletismoa alde batera lagata utzi zuen bere haurdunaldia zela eta. Orain berriz badirudi ezin hobeto lotu dituela ama eta txapelduna izatea. Izan ere, Zegama-Aizkorri deituriko lasterketan azken metroak bere semea eskuetan zuela egin zituen.

Mutrikuko herriak omenaldi jendetsu batekin hartu zuen atletismoko kirolaria herriko plazan. Giro polita izan zen nagusi bai kalean baita mahai inguruan ere. Herritarrek bere miresmena adierazi zioten Oihana Kortazarri.

No hay comentarios:

Publicar un comentario