sábado, 17 de septiembre de 2011

Gomazko ahateak benetakoen ordez


  
Mutrikun kalbaixo jaietako azken eguna ospatu zen atzo, Piñastei eguna izenez ezagutzen dena. Baina aurten aldaketa batekin ailegatu zaie mutrikuarrei Piñastei eguna. Izan ere, urtero egiten den ahate harrapatzearen jolasa aurten lehenengoz gomazko ahateekin egin dute. Aste honetan bertan eman du jakitera Mutriko udalak.

Orain arte, ahateak bizirik zeudela uretara bota eta herritarrek ahateak harrapatzen zituzten. Hori lortu ahal izateko ahateei hego zati bat mozten die hegan egin ahal izatea ekiditeko.  Hala ere, animalien eskubideak direla eta kexa anitz egon dira horren inguruan eta aurten jokoaren protagonista aldatzea erabaki dute. Hala ere, jolasa lehen bezain dibertigarri izateko gomazko ahate bakoitzari opari bat sartu diote barruan.

Bi gazte gomazko ahateekin. Diario vascoko argazkia.
Erabaki honek arrera oso ona izan du animalien eskubideen alde lan egiten duen ETEAK elkartean. Izan ere, lehengo jokoa animalien eskubideen aurka zihoala zioten. Herritarren artean aldiz eztabaida ugari sortu ditu. Hala ere, udalak dioenez bere agintaldiak irauten duen bitartean piñastei egunean ez da animalia bizirik askatuko.

Gomazko ahateak kenduta beste guztia urtero bezalakoa izan zen, herriko txaranga, zezenak eta kontzertauk izan ziren eguneko protagonista nagusi. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, herritarrak urdinez jantzita bete zituzten portuko kaleak goizetik gauerarte.






No hay comentarios:

Publicar un comentario