domingo, 2 de octubre de 2011

"Martin Larralde" liburu eta diskoa salgai


Hiru urtez proiektuan buru belarri lanean jardun ondoren, hemen da Martin Larralde diskoa eta liburua. Aurreko ostegunean (irailak 29) aurkeztu zen lan hau Arrasateko gaztetxean Eneko Barberena eta Mikel Ocejaren eskutik. 40 testuk edo hausnarketek eta 11 abestik osatzen dute obra hau. Honen helburua, Barberenak dioenez, istorioak eta kontaketak mantentzea, memorian gordetzea litzateke. Izan ere, sorkuntzaren eta literaturaren bitartez gertakariak denboran irauten dute.

            40 hausnarketa horiek, Arrasaten eta inguruan gertaturiko bizipenak biltzen dituzte. Hitzak Barberenak egin ditu eta Oceja musikaz arduratu da, hots, hitzok ilustratzeaz. Abestien grabaketak Bonberenean, Arrasateko Shot!, Aretxabaletako Lazkano eta Gasteizko Hala Bedi estudioetan burutu dira.
Lan honek hainbat kolaborazioa izan ditu, hala nola, Pirrintx eta porrotx, Gose, Ain_1, petti F21 (Arkaitz Biain eta Beñat Irazabal), Bihotz bakartien kluba, Xabi Strubell, Enaitz Alustiza, Manex Agirre...
            Gaztetxean egin zen aurkezpenean, bi egileek liburuaren eta diskoaren nondik norakoak azaldu zituzten, eta bukaeran Ain_1 taldeak kontzertua eskaini zuen. Ostegunean izandako hitzorduan, diskoa eta liburua salgai jarri zuten 10 eurotan, eta bailaratik egingo diren salmentak Barberna eta Ocejak egingo dituztela esan dute. Euskal Herrian egingo direnak ordea, Bonberena Ekintzak ekimenaren esku geratuko dira.
            Proiektuaren aurkezpenarekin amaitzeko, lana posible egin duten guztiei eskerrak ema zizkien bi egileek eta jendea liburu eta diskoa erostera animatu zituzten.
 Eneko Barberena eta Mikel Oceja, Mondraberri.cometik aterata

No hay comentarios:

Publicar un comentario