sábado, 22 de octubre de 2011

Meatzaritzaren giza jarduerak Meatzerrekako koban

Ane  AGUIRRE

Aloña Mendi Espeleologia taldeko kideek kilometro batetik gorako galeriak aurkitu dituzte Meatzerrekako koban. Taldea Arrasateko eta Oñatiko espeleologoek osatzen dute. Oraindik ere lanean dihardute, baina jada meatzaritzarekin lotutako gizakiaren jardueraren aztarnak topatu dituzte .

            Hasieran, urarekin eta beste oztopo ugarirekin egin zuten topo, baina azkenean hauek gainditu eta aurkikuntza harrigarriak egin dituzte: kilometro bat baino gehiagoko galeriak, mineralak, harrian egindako moldaketak eta horman egindako marrazkiak.

            Oraindik ez dituzte aurkikuntzak kobatik atera, taldekoek dioten bezala, hauen jatorria aztertzeko hobe baita gauzak bere lekuan uztea.

Aloña Mendi Elkarteko kideak, mondraberri.com

            Poliki-poliki, galeria berriak topatzen ari dira eta, beraz, kobaren mapa antzeko bat egiten hasi dira. Orain dela gutxiko esplorazio batean, 200 metro egin zuten aurrera eta bertako kide den Laurentek adierazi duenez, “asko dago oraindik espolatzeko eta topografiatzeko”.

No hay comentarios:

Publicar un comentario