sábado, 1 de octubre de 2011

Euskal ikastolen jaia ospatuko da bihar Azpeitian

Euskal ikastolen jaia ospatuko da bihar Azpeitin. Urtero bezala kilometroak ospatuko dira Gipuzkoan urriko lehen igandea aprobetxatuz. Bertan, batuko dira gipuzkoarrak euskal ikastolen aldeko jaia ospatzeko. Aurtengo kilometroak Azpeitiko Ikasberri kooperatibak antolatu ditu eta herritarren laguntzaz urtero bezala euskara oinarri hartuta musika, jaia, eta ikuskizunak izango dira nagusi.

KLIK izan da aurtengo leloa eta Ze esatek! Taldeak jarri dio doinua eta letra aurtengo abestiari. Hori dela eta, Ze esatek! Taldea protagonista izan zen bai kilometroetako presentazioan baita kilometrotan ere. Honez gain, ken7, Lauroba, Kasik, Egurra eta kitto, Des-kontrol eta beste hainbat talde izango dira entzungai. Gainera umeentzako pailazo eta ikuskizun ugari ere izango dira.

Igandean gainera, euskal derbia jokatuko da Donostian Erreala eta Atlhetiken artean eta hori dela eta, pantaila handi bat jarriko dute Azpeitiko Garmendigainen. Horrez gain, beste bi txosna gunetan ere pantaila txikiago batzuk jarriko dituzte futbol zaleek partiduaz goza dezaten.

Orain dela 10 urte ere Azpeitin ospatu ziren kilometroak eta eguraldiak ez zuen batere lagundu. Aurten aldiz, badirudi eguraldia alde dutela Urola aldekoek, beraz, jai giroz eta euskara ahoan dutela ospatuko dute hara hurbiltzen diren guztiek euskal ikastolen eguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario