domingo, 2 de octubre de 2011

Chillida Leku museoak ateak ireki ditu asteburu honetan bi egunetarako


Eduardo  Chillida  eskultorearen Hernaniko museoak ateak berriro ireki ditu 48 orduz. Asteburu honetan irekitzearen arrazoia da bi egunetan eskulturgileari dedikaturiko mintegi bat egin dela. Mintegi hau Chillidaren pentsamendu filosofikoa eta bere esperientzia estetikoa analizatzeko izan da. Mintegiaren izena “Al alba conocí la obra” da, izan ere hitz hauek erabili zituen Chillidak  artea deskubritu zuen momentua deskribatzeko.


Museo honek pasa den urteko abenduaren 31an itxi zituen ateak, Gipuzkoako Diputazioaren, Chillida familiaren  eta Eusko Jaurlaritzaren artean finantzazeko akordiorik lortu ez zelako. Baina artista honen miresleek gaur arratsaldera arte izango dute aukera bere obretaz gozatzeko.


Atzoko mintegietan Chillida eta beste filosofo (San Agustin, Martin Heidegger eta Gaston Bachelard) batzuen pentsamenduen arteko konexioari buruz hitz egin zuten. Gaurkoan berriz, eskulturgilearen izaeraz, espirituaz eta obrei buruz eztabaidatuko dute. Museoko arduradunek bidalitako komunikatuaren arabera, guztira lanbide eta nazionalitate ezberdineko 120 pertsona inguru pasako dira Hernaniko museotik bi egun hauetan.


Mintegiak mundo osoko pertsonalitate batzuek emango dituzte:  Ana María Rabe, Braunschweigko arteetako unibertsitatean filosofian doktoratutakoa. Ricardo Pinilla Burgos, filosofian eta estetika eta antropologian Madrilgo pontifize unibertsitatean doktoratutakoa eta Susana Chillida, New Yorkeko Columbia unibertsitatean heziketan doktoratutako emakumea.

                                      Chillida Leku, Hernani (Gipuzkoa)/ Nekatur.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario