lunes, 17 de octubre de 2011

Josetxu Rodriguez Deiako web orriko arduraduna EHUn izan zen hitzaldi bat ematen

EHUko kazetaritza, ikus-entzuneko komunikazioa eta publizitate eta harreman publikoa ikasten ari diren bigarren mailako ikasleak izan zituen entzule. Bertan, Deiako web orriko funtzionamendua azaldu zuen eta ziberkazetaritzari buruz hitz egin zuen.
Josetxu Rodriguez

Josetxu Rodriguezek zionez egunkari konbentsionalekin alderatuz, egunkari digitalei askoz denbora gutxiago eskaintzen diogu. Egunkari digital batean gutxi gora behera bost minutu irauten du irakurleak web orria irakurtzen. Izan ere, titularrak eta interesatzen zaizkigun albisteak soilik irakurtzen ditu.

Berehalakotasuna eta eguneratzeei buruz ere hitz egin zigun. Egunkari digitaletan badakite zenbat irakurle dituen albiste batek eta baita zein garaitan sartzen den jende gehien egunkarian ere. Hori dela eta, eguneratzeak horren arabera egiten dituzte. Zerbitzu hori bete ahal izateko. Bertan lanean diharduten kazetariak urtean 365 egunetan dihardute lanean egunean 15 orduz.

Bestalde, komunikabideen antolaketa eta bertan lanean diharduten kazetarien perfilari buruz ere hitz egin zigun. Web orri batean kazetariak eta teknikoak egiten dute lan eta Deiaren kasuan ere horrela dela esan zuen.

Besteak beste, multimediatasunari buruz ere mintzatu zen Josetxu Rodriguez eta honek eskaintzen dituen abantailak azpimarratu zituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario