lunes, 12 de diciembre de 2011

Donostiako Udaletxeak Paseo Berria ixtea erabaki du ekaitz arriskuagatik

Irati AGUIRRE

Zenbait pertsona paseo berriko olatuak begiratzen. EFE
Euskalmet meteorologia agentziak alerta horia aktibatu du gaur gauerako ekaitz arriskuagatik. Aurreko urtetako kalteak ekiditzeko, Donostiako Udaletxeak  Paseo Berria ixtea erabaki du egun batzuetarako. Egun hauetan zehar 100 kilometro orduko haize boladak espero dira eta 6-7 metro tarteko olatuak. Aurreikuspenen arabera egunik haizetsuena larunbata izango da.

   
   Eusko Jaurlaritzako Metereologia eta Emergentzia taldearen zuzendaritzak, ostegunerako Euskal Kosta guztian alerta laranja aktibatuko du. Iturri munizipalek adierazi duten arabera, bihar goizean elkartuko dira Segurtasun Zibileko zenbait kide. Bilera horretan denboraldi txarrari aurre egiteko neurriak erabakiko dira.


domingo, 11 de diciembre de 2011

Deba Bailarako III. Jardunaldiak ospatu dira Arrasateko Gaztetxean

Ane AGUIRRE

Asteburu honetan, Arrasateko eta Oñatiko gazte asanbladek hainbat jardunaldi egin dituzte. Orain dela 3 urte hasi ziren jardunaldiekin, eta aurten Arrasateko gaztetxean egin dira. Berbaldietan gai sozial eta politikoez mintzatu dira eta horretarako, hitzaldiak, mahai-ingurukoak eta dokumentala emanaldiak prestatu dituzte.

            Ostiral arratsaldean, AHTaren aurkako borroka: iragana eta etorkizuna deituriko hitzaldia eskaini zuen Mikel Alvarezek. Gabean berriz, Tortura Euskal Herrian dokumentala emititu zen.

            Zapatuan, goizean Enrike Lopezek Gaur egun, desobedientzia hitzaldia eman zuen. Arratsaldean bestalde, gaztetxeen inguruko mahai-inguru bat egin zen eta bertan Kukutza IIIko gaztetxeko kideek parte hartu zuten. Azkenik gabean, EZ! Eta Garraxi taldeek kontzertua eskaini zuten.

            Domekan, eguna ondo hasteko, Malbe baserrira joan ziren, eta arratsaldean Mikel Perurenak Zeinek erre nahi du hondakinak?
izeneko hitzaldia eman zuen.

Arrasateko Gazte Asanbladako kideak


EHE taldeak protestak egin zituen ostegunean Nafarroako 20 herri desberdinetan

 Malen ALDALUR
Ostegunean 25 urte bete ziren Nafarroako Euskararen Legea onartu zenetik. Hala ere, egun hau ospakizun egun izan beharrean, protesten egun bihurtu zuen Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak. Hori dela eta, 20 herri desberdinetan mobilizazioak egon ziren.
EHE taldekoak prentsaurrekoan.

Taldearen ustez euskaldunen hizkuntza eskubideen lurraldearen araberako zatiketan “bigarren mailako hiritar” bilakatzen ditu hiztunak. Bestalde legea menderatzailea dela uste dute. Hauen ustez, burujabetza linguistikoa da bidea, eta hori aldarrikatzeko honako leloa egin dute: Euskaraz bizi nahi dugulako, hizkuntza politika burujabea!.
EHE taldekoek aldaketa osoa eskatzen dute hizkuntza politikan. Hauen iritziz, ofiziala behar du euskarak Euskal Herri osoan. Taldekoen hitzetan, euskarak bizirik jarraitzeko lehentasuna behar du bere herrian.


jueves, 8 de diciembre de 2011

“Felixi” izango da aurtengo Donostiako Santo Tomaseko txerria

Irati AGUIRRE
                                                                                                   
Dagoeneko badaukagu aurtengo Donostiako Santo Tomaseko protagonista. Leitzako Arro baserrikoa da eta “Felixi” izena jarri diote. Bera izango da Abenduaren 21ean Konstituzio plazako erregina.

"Felixi" Leitzako Arro baserrian. Mikel Goñi
   Aurten berriz, berezitasun nagusi bat egongo da. Zinemaldiko maskorrarekin gertatu zen bezala eta San Sebastian eguneko Urrezko Danborrarekin izango den bezala, egun horretararte ez dira protagonistaren zehetasun handirik jakingo. Hala adierazi du Kristina Saralegik, txerriaren zaindariak, Donostiako Udalak eskatu duen moduan.

   Felixi-k 350 kiloko marka urratzen du egunotan, eta oso litekeena da abenduaren 21ean 360ra iristea. Marka hori lortzeko urdeak izan duen dietaz, Saralegik adierazi du dieta «light» arina izango duela.

   Urtero egiten den moduan, boletoen zozketaren irabazleak, txerri hau eraman ahal izango du.


Sestaoko gazte batek bere ama sastakatu du eta ondoren bere buruaz beste egin du

                                                                                Irati AGUIRRE

Gaur goizean Sestaotar batek bere ama aiztokadaz zauritu du. Ama oso larri zauritu ondoren, gaztea etxebizitza familiarreko laugarren pisuko leihotik bota da. Gertakaria goizeko bederatziak inguruan izan da herri bizkaitarreko Aceta kalean.

Gazteak lehenagotik arazo psikiatrikoak zituen eta behin baino gehiagotan poliziak atxilotua izan zuen, baina momentuz ez dago hipotesirik gertakari honen zergatiaren inguruan.

Momentu honetan, larri zauritutako emakumea Bilboko Gurutzetako ospitalean dago pronostiko oso larriarekin eta ebakuntza kirurjikoa egiten ari zaiote bere bizitza salbatzeko.

                                                     

Zea mays Arrasateko gaztetxean

Ane AGUIRRE

Arrasateko Gaztetxeak, Kooltor Ekintzak elkartearekin batera, ostegunetan gazteei zuzendutako kontzertuak prestatzen dituzte. Datorren ostegunean, abenduak 15, Zea maysen txanda da.

Kontzertua arratsaldeko 20:00tan hasiko da eta jende asko gerturatzea espero da. Kukutza III gaztetxearen erailketaren ondoren ospe handia lortu duen taldea da. Aurretik ere ezagunak ziren, baina gaztetxearen aldeko abesti bat egin eta jende artean ezagunak bilakatu ziren bilbotarrak.

Kooltur ostegunak, agenda


           Abenduak 22an Makala DJak ikuskizun paregabea eskainiko  du Santamasak ospatzeko. Hurrengo ostegunean, hilak 29, Ihesbide (iheskide) taldeak emanaldia eskainiko du.



Durangoko Azokak ateak itxiko ditu gaur

 Malen ALDALUR
Durangoko Liburu eta Diska Azokak gaur itxiko ditu bere ateak. Hala ere, gaur egun guztian zehar egongo da zer egin eta zer ikusia. Honen gaineko balorazioa egin du Gerediaga elkarteak.

Balorazio hori 11.30dietan plazaratuko da baina, hala ere, gaur hurbiltzen direnak gauza anitz dituzte ikusteko. Besteak beste, Itziarren semeak taldea Ahotsenean izango da bere azken lana aurkezten 13:30dietan. Ondoren, toki berean baina arratsaldeko seietan, Biladi Hadi elkartasun brigadak "Hamaika begirada Palestinari" liburu eta disken aurkezpena egingo da.

Omenaldiei dagokionez, Bittor Kapanagari egingo diote eguerdiko ordubatetan Landako Guneko aretoan.

Informazioa gehiago duzue eskuragarri Durangoko Azokaren web orri ofizialean.