domingo, 30 de octubre de 2011

Euskaltzaindiak Luis Villasante egoitza berria inauguratu du Ibaetan

Irati AGUIRRE

Euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen akademiak egoitza berria ireki du Ibaeta auzoan, Donostian. Euskaltzaindiak Ibaetako Tolare baserrian bilduko ditu Gipuzkoako zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak. Luis Villlasanten,  Euskararen ikerkuntza landuko da. Horrez gain, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak ere bilduko dira bertan.

Luis Villasante egoitzaren inaugurazioa, ostiralean. DEIA
     Euskaltzaindiak eta instituzio publikoetako ordezkariek ostiralean inauguratu zuten Luis Villasante egoitza. Bere izenean ezarritako plaka estalgabetu zuten ostiralean ospatutako ekitaldian. Izena, Luis Villasante Frantziskano, idazle eta gramatikar Euskaldunaren omenez da, Euskaltzaindiaren presidente izan zenagatik 1970etik 1988rarte. 



Beldurrezko astea hasi da Donostian


Irati AGUIRRE

"Livide"ren zuzendariak filmaren kartelarekin  aurkezpenean. ARP
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXII.Edizioa hasi da Donostian. Urriaren 29tik Azaroaren 4arte iraungo du. Aste osoan zehar hainbat film labur eta luze proiektatuko dira. 

Filmeez gain, beste  hainbat ekitaldi ospatuko dira; VIII. Komikiaren Jardunaldiak, Vicente B. Ballestar,  Arantza Sestayo eta Rober Garay bertako egileei eskainitako erakusketak,  fantasiazko bildumen erakusketak (Zinema heroiak) eta generoaren zaleen argazkiak (Land of the Free), Malakias artista finlandiarraren lanaren erakusketa, kale antzerkia “Deabru Beltzak”  taldearen esku eta Miguel Nogueraren bakarrizketak.

    Jada, lehenengo filma proiektatu da. “Livide” (Frantzia, 2010) filmak egin dio ongietorria fantasiazko eta Beldurrezko zinemaldiari. Alexandre Bustillo eta Julien Mauryren pelikula izan da lehenengoa aurten. Antzoki Zaharrean izan da emanaldia, 19:45tan. 


sábado, 29 de octubre de 2011

Gaba beltza hiru egunetan ospatuko da aurten Mutrikun

Malen ALDALUR

Mutriku hiru egunez beltzez jantzi dute Mutrikuarrak, atzo hasi ziren eta larunbatean eta astelehenean ere jarraituko du festak. Atzo txikienek hasi zuten eguna, Txantxangorri aisialdi taldeak antolatu zuen beldurrezko etxe baten barruan garrasika.


kontzertuen egitaraua

Hala ere, gaur izango da festa giro handiena egongo den eguna. 18:00etan gaztañerrea jateko aukera eskainiko dutre beheko plazan. 19:00etan Berpiztuak taldeak kale ikuskizuna eskainiko du beheko plazan.20:00etan Axuri beltza dantza ikuskizuna eskainiko dute Gure Ametsa dantza taldekoet Mutrikuko akordeoi taldekoen laguntzarekin, eta hauekin batera Talaixako mamua irtengo da kalera. Azkenik 20.30etan Talaixako mamua erreko dute beheko plazan. Gero festan jarraitu nahi duenarentzat kontzertuak egongo dira gaztetxean; Bertan Behera eta Skakeitan taldeen eskutik.

Gainera, tabernariek beraien tabernak era beldurgarrian apainduko dituzte eta igande goizaldean ordubetez hartutako edari unitate bakoitzarekin txupito beltz bat emango dute dohainik.

Azkenik, astelehenean kontzertuak izango dira gaztetxean gaueko 22:30etan The Young boys eta Stalinenen eskutik.


jueves, 27 de octubre de 2011

Udalatx zulatzeko baimena eman du Gasteizeko gobernuak

Ane AGUIRRE

AHTa dela eta, Arrasate eta Elorrio artean dagoen mendia, Udalatx, zulatu nahi du Euskal Gobernuak. Arrasateko udala ordea, ez dago plan honen alde eta horregatik Kanpantzar Harrobia enpresarekin liskarretan jarraitzen du.

            Gasteizko Gobernuak bestalde, mendia zulatzea ontzat eman du eta hau baimentzeko dokumentu bat bidali dio Arrasateko Udalari. Baina, azken honek, Arrasateko Lurralde Plan Sektorialean oinarrituta, ezin duela esplotazio horretarako baimenik eman esan du. Izan ere, Udalatxen zulaketa ez da Plan horretan sartzen.

Udalatx AHTarekin, googletik aterata


            Udal-iturrien arabera, zulaketa “geldi dago eta ez da harririk ateratzen. Aterako balu, agindu baten aurkakoa izango litzateke eta zigor bat ezarriko litzaioke”.



Ikasle Eguna Billabonan ospatuko da

Ane AGUIRRE

2000. urtetik antolatzen den Ikasle Eguna ospatuko da aurten Billabonan. Ikasle Abertzeleen (IA) ekimen hau, ikasleen egun internazioanala (azaroak 17) ospatzeko asmatu zuten.

Egun hau azaroak 5 larunbatean egingo da eta hainbat taldek kontzertuak eskeiniko dituzte, hala nola, Marea, Las niñas, Eraso, Kauta eta Hamlet taldeek. Ikasle Egunaren bitartez, IAk eskola eredu berri bat eskatzen du, eta hezkuntza eta herria eskutik helduta doazela erakutsi nahi du.

Urtero bezala, aurtengo Ikasle Egunak ere abesti propioa izango du, Xarma taldearen libre abestia hain zuzen ere. Sarreraren prezioa 15 eurotakoa izango da, baina aurretik erosiz gero, 12 eurotan lor daitezke.




martes, 25 de octubre de 2011

Milaka eta milaka persona izan dira 22O manifestazioan Bilbon

Irati AGUIRRE


Manifestazioa "Euskal Herriak Konponbidea nahi du". Press Digital

Manifestazioa Gernikako akordioa firmatutako parteek deitu zuten. Gaur larunbata Urriaren 22rako deitua zegoen manifestazioa, arratsaldeko seirak laurdengutxitan hasi da eta jende ugari gerturatu da Bilboko kaleetara. Jendetza honek erakutsi du gizarteak gatazka hau behin betiko amaitzea nahi duela, ETAK pasa den ostegunean bidalitako komunikatuaren ostean. Manifestazioarekin “Euskal Herrirako soluzioak” eskatu dituzte.

      Manifestazioan Gernikako akordioa sinatu zuten alderdietako buruak izan dira. Batez ere, ezker abertzaleko pertsonak nagusitu dira, haien artean Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia, Iñigo Iruin edota ETAko buru zen Eugenio Etxebeste. Bestalde, hainbat alderdietako pertsonak ere gerturatu dira: Pello Urizar (Eusko Alkartasuna), Oskar Matute (Alternatiba), Patxi Zabaleta (Aralar), eta hainbat sindikatu nazionalistetako  buruak.

lunes, 24 de octubre de 2011

Jose Mari Arizmendiarrietaren inguruko berbaldiak eskainiko dira

Ane AGUIRRE


Aurten 35 urte beteko dira Jose Mari Arizmendiarrieta hil zela. Markinan jaiotako apaiz hau, Mondragoiko kooperatiben bultzatzaile nagusia da, eta urteurren berezi hau ospatzeko, berbaldi ugari egingo dira hilabete honetan.

            Berbaldi hauek, Arrasate eta Bergarako Artziprestaldeak eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak antolatu dituzte. Mahai inguruek On Jose Maria Arizmendiarrieta; Elkarkidetzaren Apostulua izenburua eramango dute.

Jose Mari Arizmendiarrieta, Mondraberri.com


            Berbaldiak urriak 26 hasiko dira Oñatin. Aretxabaletan azaroak 7an ospatuko da Jose Mari Larramendiren eskutik. Azaroak 4ean berriz, Jabier Retegi eta Juan Mari Otaegiren eskutik Bergaran egingo da berbaldia. Azaroak 21ean Arrasaten egingo da azken berbaldia, eta azaroak 29an, urteurreneko meza ospatuko dute Arrasateko San Juan Prrokian.