sábado, 15 de octubre de 2011

Nafarroa oinez 2011 Tafallan ospatuko da

Ane AGUIRRE


Nafarroako ikastolen jai erraldoia martxan da jada. Aurtengoa 31. Edizioa izango da eta Tafallan ospatuko da bihar, lema “hamaika 11n” izanik. Jaialdian batutako dirua Garcés de los Fayos ikastetxearentzat izango da, izan ere, eraikin berri bat eraiki nahi dute DBH ko ikasleentzat.

            Ibilbideak 5,2 km izango ditu eta zati desberdinetan banatuta egongo da. Hauen izena, Tafalla inguruko mendiena izango da. Gune hautan ekintza ezberdinak burutuko dira, haurrentzako txokoak, rock kontzertuak, ekitaldiak … Aurten gainera, Galiziatik etorritako bi musika taldek emanaldia eskainiko dute.

 Antolakuntzakoek jende asko bertara hurbiltzea espero dute, eta eguraldi onak asko lagunduko duela diote.





miércoles, 12 de octubre de 2011

“Bertsolari” filmaren aurre - estreinaldia izango da gaur Tolosan

“Bertsolari” filmaren aurre estreinaldia izango da gaur Tolosan arratsaldeko 20:00etan. Filmaren aurkezpenean Asier Altuna zuzendaria eta Andoni Egaña filmeko protagonistetako egongo dira. Filma Donsotiko zinemaldian estreinatu zen eta Euskal Herriko zenbait aretotan ere egon da ikusgai. Horrela ba, Gpuntuak bat egin nahi izan du “Bertsolari” filmaren ekimenarekin.

Hori dela eta, Gpuntuko facebook-ean aurre-estreinaldira joateko bi sarrera zozketatzeko lehiaketa bat antolatu du azken egunotan. Lehiaketan, hasierako puntua emanda parte hartzaileak bertsoa osatu behar zuen. Eta jasotako emaitzen artean zozketa egin dute. Beñat Jauregi izan da aurre-estreinaldiko sarreren irabazlea.

domingo, 9 de octubre de 2011

Emakumeen aldeko miraria izan da aurtengoa

Ane AGUIRRE

Urtero bezala, Maritxuk mirari bat egiten du herritarrentzat, baina aurtengoa ezberdina izan da oso, berdintasunaren aldeko miraria izan baita.


Maritxu 35 urtez bere senarra, alabaz eta etxeaz arduratzen zen bitartean, Bartolo (senarra) lagunekin eta kalean ibiltzen zen, beraz, Maritxu egoera honetaz nazkatu eta Bartolo alaba zaintzen utzi eta bera ere lagunekin eta kalera irten zen.

            Antzerki honen bitartez, emakumeen eta gizonezkoen aldeko berdintasuna aldarrikatu nahi izan zuten. Miraria Maritxu Kajoi azpian egin zen gabeko 20:30 ean eta nahiz eta euriak zapuztu egin zuen, jende asko hurbildu zen bertara. Gainera, aurten lehen aldiz herritarrek miraria streaming bitartez jarraitzeko aukera izan zuten.



                 Maritxu eta Bartolo mirarian, Goienatik aterata

             

Donostiako Alde Zaharrean Uxotegi izeneko Gaztetxea sortu da

Irati AGUIRRE



Bilboko Errekalde auzoan Kukutza Gaztetxearekin gertatu zen antzera, oraingoan gazte talde batek Donostiako Alde Zaharrean etxe huts bat okupatu eta Gaztetxe bat sortu du. Gaztetxeari Uxotegi izena eman diote Urgull mendiaren magalean zegoen usotegiarengatik.



Uxotegi Gaztetxea, Gaztelubide kalean. El diario Vasco.
Gaztetxearen filosofia Kukutzakoen antzekoa da, hau da, bertan aktibitate kulturalak egin nahi dituzte eta auzoko arazoak hitzegin eta eztabaidatu. Etxea , 80 urteko emakume batena dena,  aurreko larunbatean okupatu zuten eta momentuz garbiketa lanekin ari dira, baina hurrengo astean Bazkari Herrikoia egitea pentsatu dute jendea gertura dadin proiektu berrian parte hartzeko.



Juan Karlos Izagirre, Donostiako Bilduko Alkatea Uxotegiri buruz mintzatu da eta Gaztetxeari buruz hitzegiteko komisio informatibo bat sortu du Udaletxean.




   

   

Bedoña Batu Kultur Elkarteak sendabelarren buruzko ikastaroa antolatu du

Ane AGUIRRE

Ikastaroa hilaren 15ena (larunbata) ospatuko da goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30etara, eta bertan sendabelarrak eta aroma-terapiaren gaineko informazioa emango da. Irakaslea Itziar Salegi izango da eta ikastaroaren prezioa 20 eurokoa, auzokoentzako 15 eurokoa.

            Hau Bedoña auzoko eskola-etxean burutuko da eta ikasleek atal teoriko eta praktikoak landuko dituzte.
Teorikoari dagokionez, landareen osagai eraginkorrak eta hauek lortzeko bi sistemak (alkohol-estraktuak eta olio-estraktuak) ikasiko dituzte. Bestalde, aromaterapia ezagutzera emango dute, hots, onura fisiko edota emozionalak eskuratzeko landare-olio bidezko terapia.

            Arlo parktikoari dagokionez, ikasleek oliotan beratutako sendabelak eta arnasketa-xarabeak nola prestatzen diren ikasiko dute. Gainera,  krema aromaterapeutiko pertsonalizatua egiteko aukera izango dute.

Donostiako Maria Cristina Hotela itxiko dute erreforma batzuk egiteko

Irati AGUIRRE

Donostiako hotelik ezagunena eta zaharrena itxiko dute gaur obra batzuk egiteko. Maria Cristina erreginak inauguratu zuen 1912an, Belle Epoque-aren sinbolo garrantzitsuenetako bat eta Gerra Zibilan barrikada gunea ere izan zen. 

Hoteleko gela, GARA.
   Bertatik pertsonaia ezagun ugari pasa dira, batez ere Zinemaldia hasi zenetik. Bette Davis, Bruce Springsteen edota Julia Roberts izan dira bertan. Orain hilabete batzutarako itxiko dute eta 2012ko Ekainean mendeurrena  ospatuz berriro irekitzea pentsatuta dute.

  Erreformak azpiegituretan, dekorazioaren berikuntzan eta eremu publikoetan egingo dira. Guztira 20 milioi euro kostatuko ditu obrak eta  Udaletxeak 20 milioi horietatik 4  jarriko ditu finantzaketarako.



           



                                                                                                            

sábado, 8 de octubre de 2011

Oraindela 19.000 urteko bisonte baten buruhezurra aurkitu dute Mutrikun

Aldalur MALEN

Buruhezurra hautsita zegoen arren zati guztian batu eta horrela Iberiar Penintsulako lehenengo Bison priscus bisontearen buruhezur oso bakarra agertu da. Pedro Castaños Aranzadi paleontologoak egin du aurkikuntza eta Xabier Murelaga EHUko irakasleak lagundu dio hautsita zegoen buruhezurra osatzen.


Bisontearen buruhezurra. Argazki Press

Bisontea sima batean erorita hil zen eta adituen arabera bisonte arraren buruhezurra da Mutrikun aurkitutakoa. Aurkikuntza, Aranzadiren Munibe taldekoa arkeologoek egin zuten 2006an, Kiputz IX izeneko aztarnategian. Castañosek esan duenez, espezie horretako buruhezur bakarra dago Europa mendebalde osoan.

Aranzadiren taldeak lau urte daramatza indusketak sail horretan egiten. Guztira 12.000 fosil baino gehiago aurkitu dituzte eta gehiago ere badirela diote.