jueves, 8 de diciembre de 2011

Sestaoko gazte batek bere ama sastakatu du eta ondoren bere buruaz beste egin du

                                                                                Irati AGUIRRE

Gaur goizean Sestaotar batek bere ama aiztokadaz zauritu du. Ama oso larri zauritu ondoren, gaztea etxebizitza familiarreko laugarren pisuko leihotik bota da. Gertakaria goizeko bederatziak inguruan izan da herri bizkaitarreko Aceta kalean.

Gazteak lehenagotik arazo psikiatrikoak zituen eta behin baino gehiagotan poliziak atxilotua izan zuen, baina momentuz ez dago hipotesirik gertakari honen zergatiaren inguruan.

Momentu honetan, larri zauritutako emakumea Bilboko Gurutzetako ospitalean dago pronostiko oso larriarekin eta ebakuntza kirurjikoa egiten ari zaiote bere bizitza salbatzeko.

                                                     

Zea mays Arrasateko gaztetxean

Ane AGUIRRE

Arrasateko Gaztetxeak, Kooltor Ekintzak elkartearekin batera, ostegunetan gazteei zuzendutako kontzertuak prestatzen dituzte. Datorren ostegunean, abenduak 15, Zea maysen txanda da.

Kontzertua arratsaldeko 20:00tan hasiko da eta jende asko gerturatzea espero da. Kukutza III gaztetxearen erailketaren ondoren ospe handia lortu duen taldea da. Aurretik ere ezagunak ziren, baina gaztetxearen aldeko abesti bat egin eta jende artean ezagunak bilakatu ziren bilbotarrak.

Kooltur ostegunak, agenda


           Abenduak 22an Makala DJak ikuskizun paregabea eskainiko  du Santamasak ospatzeko. Hurrengo ostegunean, hilak 29, Ihesbide (iheskide) taldeak emanaldia eskainiko du.



Durangoko Azokak ateak itxiko ditu gaur

 Malen ALDALUR
Durangoko Liburu eta Diska Azokak gaur itxiko ditu bere ateak. Hala ere, gaur egun guztian zehar egongo da zer egin eta zer ikusia. Honen gaineko balorazioa egin du Gerediaga elkarteak.

Balorazio hori 11.30dietan plazaratuko da baina, hala ere, gaur hurbiltzen direnak gauza anitz dituzte ikusteko. Besteak beste, Itziarren semeak taldea Ahotsenean izango da bere azken lana aurkezten 13:30dietan. Ondoren, toki berean baina arratsaldeko seietan, Biladi Hadi elkartasun brigadak "Hamaika begirada Palestinari" liburu eta disken aurkezpena egingo da.

Omenaldiei dagokionez, Bittor Kapanagari egingo diote eguerdiko ordubatetan Landako Guneko aretoan.

Informazioa gehiago duzue eskuragarri Durangoko Azokaren web orri ofizialean.




miércoles, 7 de diciembre de 2011

Alemaniar Erromesa

Ane AGUIRRE


Peter izeneko erromesa, Alemaniaz nazkatuta eta bere fedeak bultzatuta, erromesbideari ekin dio. Bidaia bizikletaz egien ari da, eta bere lagunik onenaren konpainian, bere txakurra den snuupyrekin.

Honezkero 3.279 kilometro burutu ditu eta pasaden asteazkenean Arrasatera iritsi zen. Alemaniarrak adierazi duenez, ez dauka presarik eta bidaia ispiritualtasunez bizi nahi du. Santiago da bere helmuga, baina hortik portugalera joateko asmoa duela gaineratu du.

Peter eta snuupy

Kalean irabazitako diruarekin ordaintzen du bere bidaia. Arrasatera esaterako 7 eurorekin iritsi zen.

Frantzian izandako istripuaz aparte, orain arteko bidaia lasaia izan dela esan du. Istripu horretan auto batek harrapatu egin zuen eta hiru hilabetez ospitalean egon behar izan zuen.

Gizon bat presondegira bidali dute gazte bat bortxatzen saiatzeagatik

Ane AGUIRRE


Leioako gazte bat bortxatzen saiatu zen gizona kartzelaratu dute. Gertakaria pasaden larunbatean gauzatu zen, 45 urteko gizona  9 urteko umearen portalera sartu eta hura laban batekin mehatxatu zuenean.

            Zaratak entzunda, bizilagunek bortxatzailea geldiarazi eta Ertzaintzara deitu zuten. Horrela, arratsaldeko 20:00ean gizona atxilotua zuten.

            Gasteizeko gobernuko Herrizaingo Sailak adierazi duenez, goiz osoa getxoko auzitegian egon ondoren, eguerdiko 15:00ak aldera gizona Basauriko kartzelara eraman dute.

            Auzitegi goreneko fiskalak, Juan Calparsorok Onda Vascan eginiko elkarrizketa batean esan duenez, guardiako fiskalarekin mintzatuko da kasu hau sakon aztertua izan dadin eta gizonarentzat presoaldi prebentiboa eskatu du.

domingo, 4 de diciembre de 2011

Durangoko azokak aurten ere ateak ireki dizkio euskal kulturari

 Malen ALDALUR
Gaur irekiko ditu ateak  Durangoko azokak eta bost egunez euskaltzaleen bilgune izango da. Bertan, 313 liburu, 63 disko, 23 aldizkari zenbaki, bederatzi bideo, hamabost liburu elektroniko eta 11 bestelako argitalpen berri aurkituko ditugu. Honez gain, 138 argitaletxe, diskoetxe, talde, elkarte eta erakundek hartuko dute parte.

Durangoko azoka. DV-ko argazloa

Azoka gaur hasi eta ostegunerarte egongo da zabalik goizeko 10:30etatik arratsaldeko 20:00etara. Bertan, 200 ekitalditik gora egongo dira ikusgai eta 46. aldiz ospatuko da aurten Durangoko azoka.

Aurtengo gonbidatua Galiziako kultura da eta hori dela eta, Anton Reixa poeta eta musikariak hitz batzuk eskaini ditu azokaren inaugurazioan.
Bestalde, azokaren eskaintza batzuk uste baion handiagoa izango da, izan ere, gazteleraz ere egongo dira lan batzuk. Gainera, aurten hiru gune berri izango dira : Irudiarena, Szenatokia eta Kabi@.

 
  


sábado, 3 de diciembre de 2011

Autopsiak dioenez Donsotian hilik aurkituriko gaztetxoak bere buruaz beste egin zuen

 Malen ALDALUR
Donostian hilik aurkitu zuten 13 urteko mutikoak, bere buruaz beste egin zuela argitu du gaur Herrizaingo sailak. Hala ere, Ertzaintzak kasua ikertzen jarraitzen du eta ostegunetik hildako mutikoaren aitaren bila dabil. Ertzaintzaren ustez posible da aita Euskal Autonomi Erkidegotik kanpo egotea.

Mutikoa ostegunean 12:45ean aurkitu zuten hilik eta inolako indarkeria aztarnarik gabe. Gaztea Antigua auzoko Logroño kalean bizi zen eta 13 urte zituen. Gorpua, logela batean aurkitu zuten eta labana bat zuen gorputzetik gertu. Honez gain, odol arrastoak etxe guztian zehar zeuden. Hori dela eta, Ertzaintzak hasiera batean homizidiotzat jo zuen kasua baina ordu batzuk geroago suizidioaren suizidioaren hipotesiari heldu zioten.