domingo, 16 de octubre de 2011

Bakearen aldeko konferentzia ospatuko da bihar Donostian Kofi Annan buru dela

Kofi Annan, Europa Press.
                                                  Irati AGUIRRE
Bihar Aiete auzoan  ospatuko da Bakearen konferentzia. Eguerdiko ordubietan hasiko da eta pribatutasun osoan egingo da. Kofi Annan, ONUko idazkari orokor ohia,  izango  ordezkaritza internazionalaren buru. Harekin batera ere Sinn Féinen presidente den Gerry Adams, lehen ministro irlandar ohia Bertie Ahern, Frantziako Barne ministro ohia den Pierre Joxe eta norbegiar lehenengo ministra ohia den Gro Harlem izango dira bertan konferentziak emateko. Hasiera batean Tony Blair ere bertan izan behar zen, baina agenda arazoengatik ez da etorriko.

Bakearen aldeko konferentziak izugarrizko jakinmina piztu du jendearengan, izan ere,  konferentzia ondoren ETAk bake komunikatu bat iragarriko duela espero da. Horrez gain,  Rodolfo Aresek “zortea” eman die antolatzaileei “terrorismoa desagertzea eta bakea eta askatasuna ziurtatzea” lor dezaten.

Kurtur astea Itziarren

Aldalur MALEN

Itziarko Andutz biltokiak kultur astea antolatu du Itziarren. Gaur, jardunaldiaren hirugarren eguna ospatuko da. Bertan zazpi egunez kultur ekitaldiak egon dira herritarrek parte hartu dezaten. Horrela, herria berpiztu eta giro polit bat sortzeko asmoz.

Umeak jolasetan parte hartzen. Diario Vascco-ko argazkia


Atzoko eguna umeei begira antolatu zuten. Goizean herriko umeak bildu eta aurpegia pintatu zieten. Ondoren, kalejira egin zuten herrian zehar eta eguerdian Salegi jatetxean bazkaltzeko batu ziren Itziartarrak. Arratsaldean jolas kooperatiboak antolatu zituzten umeentzat eta hauek gustura jardun zuten jolasean. Azkenik, eguna bukatzeko trikiti gaua ospatu zen Ostolaza, Tapia eta Leturiaren eskutik.Hala ere, oraindik beste egun batzuk geratzen zaizkie Itziartarrei Kulturaz gozatzeko.


sábado, 15 de octubre de 2011

Arizmendi ikastolaren eguna ospatuko da gaur Arrasaten

Ane AGUIRRE

Arizmendi Arrasateko, Aretxabaletako eta Eskoriatzako ikastola da eta gaur, urtero bezala, ikastolaren eguna ospatuko du Ferixalekun (arizmendiko ikastetxe bat) burutuko diren ekintzen bitartez.

          Goizean, 9:30ean gosari erraldoia egin da Lanbide Heziketako Erizain ikasleen eskutik LMH-ko 2. mailako ikasleentzat. 11:30etik 12:30era Herri Kirolak ospatu dira LMH-ko 5. mailako ikasleentzat. 12:30ean txikienek argitxoren emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute.


       Honez gain, umeentzako hainbat tailer egin dira: puzgarriak, marrazketa, aurpegi margoketa … eta nagusientzako txosnak jarri dira jana eta edariarekin.


Haurrak jolasean,  mondraberri.com


    Arratsaldean ere, hainbat ekintza egingo dira: kontzertuak, tailerrak … Igandean berriz, batxilergoko ikasleen bizikleta martxa egingo da.

Gaueko III. Tafyd krosa ospatu zen atzo Arrasaten

Ane AGUIRRE

Arizmendi ikastolak urtero bezala antolatzen duen gaueko Tafyd krosa ospatu zen atzo Arrasaten. Iaz baino parte hartzaile gehiago bildu ziren 19:00 ak aldera Ferixalekun (ikastetxean) krosan parte hartzeko izena emateko. Ondoren, 20:00ean krosari ekin zioten 88 korrikalarik. Ibilbidea 5,9 kilometrokoa izan zen.

            Korrikalarien artean denetarik ikus zitekeen: gazte, heldu, edadetuak, gizon eta emakumeak. Parte hartzea, beraz, handia izan zen eta horregatik, antolatzaileak oso pozik azaldu ziren.

 Korrikalariak, mondraberritik aterata                         

            Gizonezkoetan irabazlea David Garcia izan zen 16.17ko markarekin, eta emakumezkoetan Ainhoa Saiz izan zen garaile 19.00 minutuko denbora eginez.

            Amaieran, korrikalari denek kamiseta eskuratu zuten, eta irabazleen artean sari desberdinak banatu ziren. 

Nafarroa oinez 2011 Tafallan ospatuko da

Ane AGUIRRE


Nafarroako ikastolen jai erraldoia martxan da jada. Aurtengoa 31. Edizioa izango da eta Tafallan ospatuko da bihar, lema “hamaika 11n” izanik. Jaialdian batutako dirua Garcés de los Fayos ikastetxearentzat izango da, izan ere, eraikin berri bat eraiki nahi dute DBH ko ikasleentzat.

            Ibilbideak 5,2 km izango ditu eta zati desberdinetan banatuta egongo da. Hauen izena, Tafalla inguruko mendiena izango da. Gune hautan ekintza ezberdinak burutuko dira, haurrentzako txokoak, rock kontzertuak, ekitaldiak … Aurten gainera, Galiziatik etorritako bi musika taldek emanaldia eskainiko dute.

 Antolakuntzakoek jende asko bertara hurbiltzea espero dute, eta eguraldi onak asko lagunduko duela diote.





miércoles, 12 de octubre de 2011

“Bertsolari” filmaren aurre - estreinaldia izango da gaur Tolosan

“Bertsolari” filmaren aurre estreinaldia izango da gaur Tolosan arratsaldeko 20:00etan. Filmaren aurkezpenean Asier Altuna zuzendaria eta Andoni Egaña filmeko protagonistetako egongo dira. Filma Donsotiko zinemaldian estreinatu zen eta Euskal Herriko zenbait aretotan ere egon da ikusgai. Horrela ba, Gpuntuak bat egin nahi izan du “Bertsolari” filmaren ekimenarekin.

Hori dela eta, Gpuntuko facebook-ean aurre-estreinaldira joateko bi sarrera zozketatzeko lehiaketa bat antolatu du azken egunotan. Lehiaketan, hasierako puntua emanda parte hartzaileak bertsoa osatu behar zuen. Eta jasotako emaitzen artean zozketa egin dute. Beñat Jauregi izan da aurre-estreinaldiko sarreren irabazlea.

domingo, 9 de octubre de 2011

Emakumeen aldeko miraria izan da aurtengoa

Ane AGUIRRE

Urtero bezala, Maritxuk mirari bat egiten du herritarrentzat, baina aurtengoa ezberdina izan da oso, berdintasunaren aldeko miraria izan baita.


Maritxu 35 urtez bere senarra, alabaz eta etxeaz arduratzen zen bitartean, Bartolo (senarra) lagunekin eta kalean ibiltzen zen, beraz, Maritxu egoera honetaz nazkatu eta Bartolo alaba zaintzen utzi eta bera ere lagunekin eta kalera irten zen.

            Antzerki honen bitartez, emakumeen eta gizonezkoen aldeko berdintasuna aldarrikatu nahi izan zuten. Miraria Maritxu Kajoi azpian egin zen gabeko 20:30 ean eta nahiz eta euriak zapuztu egin zuen, jende asko hurbildu zen bertara. Gainera, aurten lehen aldiz herritarrek miraria streaming bitartez jarraitzeko aukera izan zuten.



                 Maritxu eta Bartolo mirarian, Goienatik aterata