domingo, 20 de noviembre de 2011

Kilometroak 2012ko “ON egin” leloa aurkeztu dute Andoainen

Irati AGUIRRE

2012an Andoainen ospatuko den Kilometroetako logotipoaren eta leloaren aurkezpena egin dute Andoaingo kiroldegian. “ON egin” da leloa, logotipoaren kasuan ordenagailua pizteko erabiltzen den botoiarekin jokatu dute. Festa honetan lortzen dituzten irabaziak Andoaingo Aita Larramendi ikastolan zortzi gela eraikitzeko erabiliko dira.

KMK 2012 aurkezpena Andoainen. LUSA
Leloa eta logotipoa aukeratu duten arduradunek adierazi dute hauen zergatia dela herritarrak aktibatu nahi dituztela, herritarrek ON egitea nahi dutela.

Aita Larramendi ikastola 1963 urtean sortu zen. Hasiera batean izaera pribatukoa zen. 2003an berriz kooperatiba bihurtzea erabaki zuten eta gaur egun guraso eta langileen artean kudeatzen dute ikastola. Azken urte oparoak izan dituzte matrikulazioei dagokienez. Beren helburua ikastetxea zertxobait handitzea da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario