domingo, 27 de noviembre de 2011

Beñat Gaztelumendi finalerdiko irabazlea

Ane AGUIRRE

Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako finalerdia Arrasaten ospatu zen atzo arratsaldeko 17:30ean. Ekitaldia Uarkapeko frontoian ospatu zen eta bertan zenbait bertsolarik parte hartu zuten: Beñat Gaztelumendi, Agin Rezola, Alaia Martin, Felix Zubia, Iban Urdangarin eta Iker Zubeldia.

Epaimahaiak lan zaila izan zuen, baina azkenean Beñat Gaztelumendik lortu zuen Donostiako finalerako txartela 490.5 punturekin. Bigarrena Agin Rezola izan zen (486), eta hirugarren finalerdiko emakume bakarra izan zen, Alaia Martin (482). Laugarren postua Felix Zubiarena izan zen (479.5), ondoren Iker Zubeldia (465) eta azkena Iban Urdangarin geratu zen (438).

Bertsolariak taula gainean

Gaur Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako bigarren zatia ospatuko da Tolosako Usabal kiroldegian, parte hartzaileak honako hauek izanik: Beñat Lizaso, Aitor Sarriegi, Iñigo Izagirre, Unai Agirre, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo.


No hay comentarios:

Publicar un comentario